Kazimir Malevitx
Kasimir Severinovitx Malevitx (errusieraz: Казимир Северинович Малевич; polonieraz: Kazimierz Malewicz; ukraineraz: Казимір Северинович Малевич; alemanez: Kasimir Malewitsch; Kiev, 1879ko otsailaren 23agreg./otsailaren 11jul. - Leningrad, 1935eko maiatzaren 15a) poloniar jatorriko ukrainar margolari eta artearen teorikoa izan zen. Geometria abstraktuaren aitzindaria eta errusiar abangoardia eta suprematismo mugimenduetako partaide azpimarragarrienetakoa izan zen.
Kazimir Malevitx | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Казиміръ Малевичъ |
Jaiotza | Kiev, 1879ko otsailaren 11 (juliotar egutegia) |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Lehen hizkuntza | poloniera ukrainera |
Heriotza | San Petersburgo, 1935eko maiatzaren 15a (56 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: prostatako minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Kazimiera Sgleitz Sofia Rafalovich |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera poloniera ukrainera |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, eskultorea, grabatzailea, irakaslea, eszenografoa, jantzi-diseinatzailea, marrazkilaria, art theorist (en) ![]() |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Vitsebsk Berlin Varsovia Kursk Mosku eta San Petersburgo |
Enplegatzailea(k) | Vitebsk People's Art School (en) ![]() |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Supremus (en) ![]() |
Mugimendua | Suprematismoa Russian avant-garde (en) ![]() Konstruktibismoa |
Genero artistikoa | eszenografia Margolaritza arte abstraktua izadi hila Arte figuratiboa |
![]() ![]() ![]() |
Bizitza
Kieven sortu zen, Ukrainan, baina familia poloniar baten ondorengoa izanik, poloniera izan zen bere ama-hizkuntza.
Postinpresionisten eta fauvisten eragina nabari zaio hasierako lanetan. Kubismoa landu zuen gero; Errusiako kubistarik handienetakoa da. Kubismoa alde batera utzi eta, azkenean, berak sortu eta teorizatu zuen suprematismoa landu zuen. Garai horretakoa du Atze zuriaren gainean lauki zuria (1918) koadro ezaguna. 1919. urtean Moskuko Arte Ederretako Eskolako irakasle izendatu zuten Sobietar Batasuneko agintari berriek, baina errealismo sozialistarekin bat ez zetorrelako kargua utzi eta Leningradera erretiratu zen. Kubismotik suprematismora lana idatzi zuten Vladimir Maiakovskirekin. 1926an Alemaniara joan zen, eta han Die gebenstandslose Welt argitaratu zuen; geometriako gai abstraktuei buruzko teoria azaldu zuen liburu horretan. Eragin handia izan zuen ondorengo margolariengan.
Margoak
- Neska loreekin, 1903
- Bainulariak, 1908
- Negua, 1909
- Zekalea biltzen, 1911
- Laban zorrozlaria, 1912-1913
- Neska baserritarraren burua, 1912-1913
- Bulegoa eta gela, 1913
- Matiushinen erretratua, 1913
- Behia eta bibolina, 1913
- Ingelesa Moskun, 1914
- Konposizioa Mona Lisarekin, 1914
- Borobil beltza, 1913an sinatua, 1915ean margotua
- Karratu beltza, 1915
- Suprematismoa (autoerretratua), 1916
- Suprematismoa, Arte museoa, Krasnodar 1916
- Suprematismoa, 1921-1927
- Mutikoa, 1928-1932
- Zalduneri gorria, 1928-1932
- Udako paisaia, 1929
- Segalaria, 1930
Kanpo loturak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kazimir Malevitx ![]() |
- (Ingelesez) Malevitxi buruzko artikulua russianpaintings.net webgunean
- (Ingelesez) Malevitxen biografia laburra guggenheimcollection.org webgunean
![]() ![]() |
Artikulu hau Ukrainako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |