Kazimieras Būga
Kazimieras Būga (Paziege, Dusetosetik hurbil, Errusiako Inperioa, 1879ko azaroaren 6a - Königsberg, Prusia, 1924ko abenduaren 2a) Lituaniako hizkuntzalaria izan zen.
Kazimieras Būga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pažiegė (en) , 1879ko azaroaren 6a |
Herrialdea | Lituania |
Lehen hizkuntza | lituaniera |
Heriotza | Königsberg, 1924ko abenduaren 2a (45 urte) |
Hobiratze lekua | Petrašiūnai Cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea Königsbergeko Unibertsitatea San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea (1905 - 1912) |
Hizkuntzak | lituaniera |
Irakaslea(k) | Kazimieras Jaunius (en) Jan Baudouin de Courtenay (en) Adalbert Bezzenberger (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | lexikografoa, hizkuntzalaria, filologoa eta unibertsitateko irakaslea |
Lantokia(k) | San Petersburgo eta Vilnius |
Enplegatzailea(k) | Perm State University (en) Tomskeko Estatu Unibertsitatea Vytautas Magnus University (en) |
Biografia
Lituanierazko hiztegirik garrantzizkoena egiten hasi zen, eta hura hil ondoren bukatu zuten haren jarraitzaileek. Hamazazpi liburukik osatzen dute lan hori. Haren hizkuntzalari-lanek eragin handia izan zuten hizkuntza baltikoak eta hizkuntza eslaviarrak hobeto ezagutzeko. Etimologia-ikerketak egin zituen hogei urtez. Hainbat ikerketa egin zituen Lituaniako pertsona- eta leku-izenez.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.