Kaymak
Kaymak, Sarshir edo Qashta/Ashta (persieraz: سَرشیر, saršir; arabieraz: قشطة, ‘ashta) esneki bat da, esne-gain harrotuaren antzekoa, Turkian, Balkanetan, Ekialde Ertaineko herrialdeetan, Iranen, Afganistanen eta Indian egina. Bufalo edo behi esnearekin egiten da. Polonian, berriz, kajmak dulce de lecheren antzeko prestaketa da.[1]
Kaymak | |
---|---|
esneki | |
Materialak | behi-esnea ardi esnea |
Osagaiak | esnea |
Historia | |
Jatorria | Turkia eta Serbia |
Esneki honen aldaerari "skorup" diote Serbia eta Montenegron. Turkian, Afyonkarahisar hiria bere kaymak ekoizpenagatik ezaguna da.
Ezaugarriak
Kaymak egiteko metodo tradizionala esnea astiro egostea da, eta bi orduz bero-iturri baxu batean mugitzen dute. Sutatik kendu ondoren, esnegaina geratu eta hozten uzten da, eta, azkenik, zenbait orduz edo egunez hartzitzen da. Esne-koipearen ehunekoa, oro har, %60 ingurukoa izaten da.[2] Trinkotasun trinko eta krematsua du (ez da guztiz trinkoa, proteinen eta esne-zuntzen kontzentrazio txikia dela eta), eta zapore-azidoa du apur bat (heldutakoaren arabera).
Turkian hurrengo postreekin hartzen dute:
- Ekmek kadayıfı
- Ayva tatlısı
- Kabak tatlısı
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Polish Chocolate and Dulce de Leche Mazurek» Polish Your Kitchen 2017-4-9.
- Kaymak Recipe. in: Kaymak Recipe. 2021-1-24.
Kanpo estekak
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |