Kaylee McKeown
Kaylee Rochelle McKeown (Redcliffe (Australia) 2001eko uztailaren 12a) australiar igerilaria da.
Kaylee McKeown | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Redcliffe (en) , 2001eko uztailaren 12a (22 urte) |
Herrialdea | Australia |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Grace Lutheran College (en) Pacific Lutheran College (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | igerilaria |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 60 kilogramo |
Altuera | 175 zentimetro |
Olinpiar Jokoak
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, lau domina lortu zituen:
100 m bizkar proban, urrezko domina irabazi zuen, eta Olinpiar Jokoetako errekorra (OE) ezarri zuen 57,47ko denborarekin, Kylie Masse kanadarraren (zilarrezkoa, 57,72koarekin) eta Regan Smith estatubatuarraren aurretik sailkatuz (brontzekoa, 58,05koarekin). Munduko errekorra (ME) ere haren esku dago, Australian, Olinpiar Jokoetako sailkepenetarako probatan, lortutako 57,45 segundoko denborarekin.[1]
200 m bizkar proban ere, urrezkoa lortu zuen 2.04,68 minutuko denborarekin, Kylie Masse kanadarraren (zilarrezkoa, 2.05,42koarekin) eta Emily Seebohm herrikidearen aurretik sailkatuz (brontzekoa, 2.06,17koarekin).
4x100 m lau-estiloko erreleboan, urrezkoa eskuratu, eta Olinpiar Jokoetako errekorra (OE) ezarri zuen Australiako taldeak 3.51,60 denborarekin, AEBko (zilarrezkoa, 3.51,73ko denboarekin) eta Kanadako taldeak gaindituz (brontzezkoa, 3:52.60koarekin). Hauek osatu zuten taldea: Kaylee McKeown, Chelsea Hodges, Emma McKeon, Cate Campbell, Emily Seebohm, Brianna Throssell eta Mollie O'Callaghan-ek.
4x100 m lau-estiloko errelebo mistoan, brontzezkoa irabazi zuen 3.38,95 denborarekin, Erresuma Batuko taldearen (urrezkoa 3.37,58 denborarekin ME) eta Txinakoaren atzetik sailkatuz (zilarrezkoa, 3.38,86); hauek osatzen zuten taldea: Kaylee McKeown, Zac Stubblety-Cook, Matthew Temple, Emma McKeon, Bronte Campbell, Isaac Cooper eta Brianna Throssell-ek.[2][3][4][5]
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio Japonia | 100 m bizkar OE,[6] emakumezkoa | |
2020 | Tokio Japonia | 200 m bizkar,[7] emakumezkoa | |
2020 | Tokio Japonia | 4x100 lau-estiloko erreleboa,[8] emakumezkoa | |
2020 | Tokio Japonia | 4x100 igeri-estilo erreleboa[9] mistoa | |
Gainerako jarduerak
2017ko Munduko Ur-kirol Txapelketan, 200 metro bizkar-proban hartu zuen parte.
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Kaylee McKeown secures another gold for Australia as Olympic swimming tally rises» the Guardian 2021-07-27 (Noiz kontsultatua: 2021-07-28).
- (Ingelesez) «Swimming - Final Results» .. (Noiz kontsultatua: 2021-07-28).
- (Ingelesez) «Kaylee McKeown Drops 57.45 to Break Regan Smith’s World Record in the 100 Back» SwimSwam 2021-06-13 (Noiz kontsultatua: 2021-07-28).
- «Kaylee McKeown» olympedia.org (Ingelesez)
- "Kaylee McKeown" olympics.com {{Es}
- Igeriketa. Emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- Igeriketa Emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- Igeriketa, 4x100 lau-estiloko erreleboa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- Igeriketa, 4x100 igeri-estilo erreleboa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)