Kayak
Kayak arraun-ontzi estu arina da. Brankatik popara estalia da, eta pala biko arrauna erabiltzen duen arraunlariak gerritik behera estalkiaren barnean izan ohi du gorputza. Groenlandiako eta Alaskako eskimalek ehizarako eta arrantzarako erabili izan dute ontzi hori harik eta XX. mendean haren lekua ontzi motordunek hartu duten arte.
Kayaka kirol-ontzi bihurtu zen Europan XIX. mendearen amaieran, eta 1936tik aurrera kayak-estropadak olinpiar jokoetan sartu ziren. Estropada luzeetan eta ur lasterretan ere erabili ohi dira.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.