Kaxola

Kaxola[1] deitzen zaie arkeologian harrien gainazalean egindako zulo artifizial txikiei. Oro har, sekzio erdiesferikoa eta oinplano zirkularra izaten dute (nahiz eta lau angeluko oinplanokoak ere badiren). Bakarka zein taldekatuta aurki daitezke, beste kaxola batzuekin edo labar-grabatuekin.

Kasurik ohikoena formazio arrokatsu naturalen gainazaletan grabatuta egotea bada ere, ortostato megalitikoetan ere ager daitezke.

Labar-motiborik errepikatuenetako bat dira, garai guztietan. Europan, kronologia Erdi Paleolitotik (Lana Ferrassie) Burdin Aroraino doa.

Erreferentziak

  1. Euskalterm Terminologia Banku Publikoa.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.