Kaxerna gaztetxea

Kaxerna gaztetxea, Berako (Nafarroa Garaia) gaztetxea da. 2006an udalak herriko gazteei emandako eraikina da. Eraikinaren egoera eta dimentsioak zirela eta, oraindik ez dago guztiz bukatua, horregatik herriko gazteak astero-astero auzolanean ibiltzen dira eraikina moldatzen.

Kaxerna gaztetxea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaBera
Koordenatuak43°16′46″N 1°41′08″W
Map

    Historia

    Francoren garaian, falangistek Berako udalari eraikin honen jabetza kendu, eta emakumeentzako "Albergue Nacional" bihurtu zuen. Gerora, Espainiako Kultura sailak hartu zuen jabetza, eta udako opor merkeetako aterpetxe bihurtu zuen. Baina gaur egun, berriz ere, Kaxerna herriarena da, herri honen etorkizuna eraikiko duten gazteena.

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.