Kaukasiar hizkuntzak
Kaukasiar hizkuntzek[1] hizkuntza familia bat osatzen dute, Kaukasiako zenbait hizkuntza biltzen duena. Hamar milioi hiztun inguru ditu eta zenbait familiatan banaturik dago: haietako batzuek ia ez dute besteekiko inolako kidetasunik.
Hiru familia nagusiok osatzen dute:
- kartveliarrak (5,2 milioi hiztun)
- ipar-ekialdeko kaukasiarrak (3,8 milioi hiztun)
- ipar-mendebaldeko kaukasiarrak (2,5 milioi hiztun)
Filologo batzuen arabera, euskara kaukasiar hizkuntzekin loturik dago, batez ere, georgierarekin, bereziki gramatikaren aldetik: hizkuntza eranskariak eta ergatibodunak dira, eta aditzek subjektuaren, objektu zuzenaren eta zeharkakoaren berri ere ematen dutelako, baina harreman hori ez dago erabat frogaturik.[2]
Erreferentziak
- Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2002]
- kondaira.net: Euskal-kaukasiar teoria
Kanpo estekak
Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.