Kaudimen
Ekonomian, kaudimena pertsona edo enpresa batek, jardueran aurrera jarraituz gero, bere zorrak epe labur, ertain zein luzera kitatu edo ordaintzeko duen ahalmenari deritzo. Zorrei aurre egiteko gai direnean, pertsonak eta enpresak kaudimendunak direla esaten da. Horrela ez bada, kaudimengabeak direla esaten da. Kaudimena enpresa bateko egoera ekonomiko orokorraren adierazle gisa erabiltzen da: kaudimena ezaugarri onuragarria da eta, behar izanez gero, enpresak bere jardueran jarraitu eta helburu berriei ekiteko baliabide gehigarriak mailegatu dakizkiokeela adierazten du.
Kanpo estekak
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.