Katy Jurado

Katy Jurado (Guadalajara, Mexiko, 1924ko urtarrilaren 16a - Cuernavaca, 2002ko uztailaren 5a)[1], benetako izena María Cristina Estella Marcella Jurado García, mexikar aktorea izan zen.

Katy Jurado

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Cristina Estela Claudia Soledad Katherina Lucía Marcela Jurado García
JaiotzaGuadalajara, 1924ko urtarrilaren 16a
Herrialdea Mexiko
BizilekuaGuadalajara
HeriotzaCuernavaca, 2002ko uztailaren 5a (78 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: giltzurruneko gutxiegitasuna
Biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa
Familia
Ezkontidea(k)Ernest Borgnine  (1959ko abenduaren 31 -  1963ko ekainaren 3a)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, kazetaria, kritikaria, telebista-aktorea, zinema aktorea eta antzerki aktorea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

IMDB: nm0432827 Allocine: 7280 Allmovie: p36544 92835 TV.com: people/katy-jurado IBDB: 47351
Find a Grave: 6577493 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Katy Jurado Guadalajarako familia aberats batean jaio zen 1924ko urtarrilaren 16an. Bere aita abokatua eta lurjabea zen, eta bere ama abeslaria eta XEWn lan egiten zuen, Latinoamerikako irrati handienean.[1] Hiru anai-arreba ziren, bera alaba bakarra, eta Mexiko Hiriko eskola erlijioso batean ikasi zuen. Ondoren idazkari bihurtu zen bere aita bezala abokatu izateko helburuarekin .

Bere osaba bat aktorea zen arren, gurasoek uko egiten aktorearen bidea hartzeari. Horregatik, bere lehen castingera gurasoei baimenik eskatu gabe joatea erabaki zuen.[2] Ezkutuan sinatu zuen bere lehen aktore kontratua eta gurasoek Monterreyko barnetegi batean sartzearekin mehatxatu zuten [1] .

Gurasoekin adiskidetzeko, aldizkarietarako zinema kritikak idatzi zituen, eta irratiko kazetaria eta zezenketa komentarista bilakatu zen.[1] 16 urte zituela Mexikon egin zuen bere lehen filma, No matarás eta bertan aritu zen aktore gisa lehen aldiz, femme fatale paperean, bere ibilbidean zehar haren marka izango dena. [3]

1951an Estatu Batuetako zineman egin zuen lehen filman, The Lady and the Toreador, ingelesez buruz ikasi zituen bere lerro guztiak, garai hartan gaztelaniaz baino ez baitzekien hitz egiten.[3][2]

1952an Hollywoodeko lehen arrakasta handia lortu zuen Helen Ramirez paperarekin, Gary Cooperren andrea, Fred Zinnemannen High Noon filman.[3] Paper horri esker, Urrezko Globo Saria[1] lortu zuen, eta sari hau jaso zuen lehen mexikarra izan zen. [4]

1954an, New York hiriko [2] giltzak jaso zituen, ohore hori jaso zuen lehen mexikarra bihurtuz. [3]

Giltzurrunetako eta biriketako hutsegiteak jota hil zen 2002ko uztailaren 5ean, 78 urte zituela. La Pazen lurperatuta dago [1] .

Filmografia partziala

Omenaldiak

  • Juan Gabriel mexikar konpositoreak Que re'chula es Katy abestiarekin omenaldia egin zion 1998an [3] .
  • 2018ko urtarrilaren 16a Google batek bere 94 urteurrena ospatu zuen. [5]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.