Jose Ramon Uriarte (pilotaria)
José Ramón Katxin Uriarte Zaldunbide (Aulesti, 1956ko otsailaren 2a - ) bizkaitar zesta-jokalari ohia da. 1971n egin zen profesional Gernikan, eta 1972. urtean joan zen lehenbizikoz Ameriketako Estatu Batuetara, Miamira hain zuzen, bertako frontoietan jokatzera.
Katxin Uriarte | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | José Ramón Uriarte Zaldunbide | |||
Jaiotza data: | 1956ko otsailaren 2a (68 urte) | |||
Jaioterria: | Aulesti (Bizkaia) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Postua: | ||||
Debutatze data: | 1971 | |||
Debutatze pilotalekua: | Gernika |
- Artikulu hau puntistari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jose Ramon Uriarte».
Euskal Herriak eman duen puntistarik hoberenetakoa izanik, Txikito Bolibar eta Katxinen arteko norgehiagokek aro guztiz berezia markatu zuten zesta-puntaren historian. Estatu Batuetan hemezortzi urte eman ondoren, Euskal Herrira itzuli zen 1990. urtean, pilotarien grebaren ondorioz, eta 2000. urteko Errege egunean erretiratu zen Gernikako Jai-Alai frontoian, hogeita zortzi urte zesta-puntari eskaini ondoren. Irabazi dituen tituluen artean, aipagarriak dira 1992. urteko Euskal Herriko Binakako Txapelketa, Arkarozekin batera irabazia Donostiako Karmelo Balda frontoian, Bolibarko Txikito eta Aranburu gainditu ostean; 1996ko Euskal Herriko Banakako Xixtera Txapelketa irabazi zuen, baita Estatu Batuetako NAFJeko Txapelketa ere; 1997an Gasteizen eta 1998an Bartzelonan ospatutako Munduko Txapelketetan Barrondorekin batera lortu zuen txapela; 1998ko Euskal Herriko Binakako Txapela eskuratu zuen. Kantxa barruan eta kantxatik kanpo bere jokabide apal eta jatorragatik da ezaguna, eta pilotari lotuta jarraitzen du, Eusko Basque pilota-enpresako prentsa-arduradun lanetan.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.