Katua eta sagua
Katua eta sagua (Katz und Maus) Günter Grass idazle alemaniarrak 1961ean argitaratutako eleberria da. "Danzig trilogia" osatzen du "Latorrizko danborra" eta "Zakur urteak" liburuekin batera.
Katua eta sagua | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Idazlea | Günter Grass (1961) |
Argitaratze-data | 1961 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | Katz und Maus |
Hizkuntza | alemana |
Herrialdea | ![]() |
Ilustratzailea | Günter Grass |
Bilduma | "Danzig trilogia" |
Euskaraz | |
Izenburua | Katua eta sagua |
Itzultzailea | Xabier Mendiguren Bereziartu |
Argitaratze-data | 1994 |
Bilduma | Literatura Unibertsala |
Orrialdeak | 150 |
ISBN | 9788479925673 |
Argumentua
Liburuak Joachim Mahlke (Mahlke Handia) gaztearen bizitza azaltzen digu. Hau, bere lagun eta ikaskideekin batera, bizitza normala izaten saiatzen da, Bigarren Mundu Gerrak kutsatutako giro batean, nahiz eta gerra urrun egon oraindik.
Gazteek urperatutako ontzi baten bizkarrean aurkitzen dute bere olgeta-gunea, baita han gizontzen hasi ere. Han Mahlkek, zeinak oso zintzur-sagar handi eta mugikorra zuen, sagu bat bezala, erakustaldiak egiten zituen bere murgiltzeekin, eta behin eta berriro sartzen zen ontzian altxor txiki batzuk ekartzen. Hala ere, gerrak gazteak harrapatu zituen azkenean eta Mahlkek bere balentriak errepikatu beharko ditu guda-zelaian.