Katrina Lehis

Katrina Lehis (Haapsalu, 1994ko abenduaren 19a) ezpata modalitateteko estoniar eskrimalaria da[1]. Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetan, urrezko domina lortu zuen taldean, eta brontzezkoa bakarka[2]. Tokion, honako hauek osatzen zuten taldea: Julia Beljajeva, Irina Embrich, Erika Kirpu eta Katrina Lehisek.

Katrina Lehis

Bizitza
JaiotzaHaapsalu (en) Itzuli, 1994ko abenduaren 19a (29 urte)
Herrialdea Estonia
Hezkuntza
HizkuntzakEstoniera
Jarduerak
Jarduerakeskrimalaria
Lateralitateaezkerra
Altuera186 zentimetro

Biografia

Hamar urte zituela hasi zen eskrima praktikatzen. 2014an, Munduko txapelketa irabazi zuen gazteen mailan, eta Estoniako urteko atleta izendatu zuten. 2015ean, zilarrezko dominak lortu zituen taldekako lehiaketan, Europako txapelketan eta Europako Jokoetan. 2018an, Europako txapelduna izan zen bakarka ezpata modalitatean.

Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina lortu zuen bakarka[3] eta ondoren Estoniako taldea gidatu zuen finaleraino eta urrezko domina eskuratu zuten[4], biak ala biak ezpata modalitatean

Bizitza pertsonala

2017an ama izan zen. Semea izan zuen[5].

Palmaresa

Udako Olinpiar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria
Japonia Tokio 20201. postua, urrezko dominaezpata taldeka
3. postua, brontzezko dominaezpata bakarka
Europako txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria
Suitza Montreux 20152. lekua, zilarrezko dominaezpata taldeka
Serbia Novi Sad 20181. postua, urrezko dominaezpata bakarka
Europako Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria
Azerbaijan Baku 20152. lekua, zilarrezko dominaezpata taldeka

Erreferentziak

  1. «ESBL» esbl.ee (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
  2. «Olympedia – Katrina Lehis» www.olympedia.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
  3. (Ingelesez) ERR, ERR, ERR News |. (2021-07-24). «Gallery: Fencer Katrina Lehis takes Estonia's first Tokyo medal» ERR (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
  4. (Ingelesez) «Katrina Lehis Leads Estonia to First Fencing Gold in Women's Team Epee Event» NBC Chicago (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
  5. (Estonieraz) «Piltuudis: Palju õnne! Vehklemistäht Katrina Lehis näitas pisipoega» Sport 2017-05-11 (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.