Katrín Jakobsdóttir
Katrín Jakobsdóttir (ˈkʰaːtʰrin ˈjaːkʰɔpstouhtɪr ahoskatua, Reykjavik, Islandia, 1976ko otsailaren 1a) islandiar politikaria da. 2017eko azaroaren 30etik gaur egungo Islandiako lehen ministroa da. Aurretik, 2009ko otsailaren 2tik 2013ko maiatzaren 23ra herrialdeko Hezkuntza, Zientzia eta Kultura ministroa izan zen.
- Hau islandiar izen bat da: azken izena ez da abizena, patronimikoa baizik. Pertsona hau deitzeko bataio-izena erabiltzen dute.
Jakobsdóttir Islandierazko Filologian lizentziatu zen Islandiako Unibertsitatean 1999an. 2004tik Islandiar Literaturan masterduna da unibertsitate beretik, Arnaldur Indriðason islandiar krimen-idazleari buruzko master-tesia defendatu eta gero.
Artikulu hau Islandiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.