Katixa Dolhare-Zaldunbide
Katixa Dolhare-Zaldunbide (Ezpeleta, Lapurdi, 1982 - ) literaturan agregatua eta doktorea. 2014. urtean bere lehen eleberria plazaratu zuen, Biribilgune izenburukoa.[1]
Katixa Dolhare-Zaldunbide | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ezpeleta, 1982 (41/42 urte) |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Tesi zuzendaria | Éric Benoit (en) |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Enplegatzailea(k) | Bordeleko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Literaturan aditua da eta Bordeleko Montaigne Unibertsitatean irakasle dihardu. Ikerketa lanetan ere ari da, literatura arloan. Nafarroa Behereko hainbat eskola eta institututan irakasle izan da. Gazteluma beka eskuratuta, Biribilgune lehen eleberria argitaratu zuen 2014an. Arazo sozialak hizpide ditu polizia-trama honek, hala nola, immigrazioa, islamismoa, Frantziako laikotasuna...[2]
Hainbat artikulu idatzi ditu komunikabideetan (Berria, Argia...).[3][4]
2019an, Euskal Kultur Erakundeko lehendakaria bilakatu zen.
Liburuak
Eleberrigintza
- Biribilgune (Elkar, 2014, ISBN 9788490272596)
Erreferentziak
- (Noiz kontsultatua: 2016-08-30).
- (Noiz kontsultatua: 2016-08-30).
- «Argiako egilea: Katixa Dolhare-Zaldunbide» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).
- Dolhare Zaldunbide, Katixa. «Katixa Dolhare Zaldunbide» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.