Katingo sarraskia

Katingo sarraskia edo Katingo basoko sarraskia (polonieraz: zbrodnia katyńska, hitzez hitz, «katindar krimena») Errusiako Katin hirian Bigarren Mundu Gerran Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak egindako poloniar hiritarren masa exekuzioa izan zen (haietako asko armadako ofizial presoak ziren). 1940ko udaberriko sarraski hartan, 15.000[1] eta 22.000[2] poloniar artean hil zituzten hiru tokitan.

Katingo sarraskia
Irudia
Map
Motasarraski
masa hilketa
mass killings under communist regimes (en) Itzuli
gerra krimen
Honen parte daSobietar inbasioa Polonian eta Soviet repressions of Polish citizens (1939–46) (en) Itzuli
Denbora-tarte1940ko apirila - 1940ko maiatza
Data1940
GaraiaBigarren Mundu Gerra
KokalekuKatin
Tver
Kharkiv
Parte-hartzaileak
HelburuPolish Land Forces (en) Itzuli
Pertsona hilak22.000

Wehrmachtek hilobiak aurkitu zituenean, Londresen erbestean zegoen poloniar gobernuak SESBarekin zituen harremanak apurtu egin zituen. Hirugarren Reichak propaganda-helburutzat erabili zuen sarraskia, baina Stalinek errua naziei egotzi zien[3]. 1990 artean, Mikhail Gorbatxov gobernuan zegoela, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak ez zuen bere erantzukizuna onartu. Horrek oraindik Polonia eta Errusiaren arteko harremanak oztopatzen ditu.

2010eko apirilaren 10ean, sarraskiaren 70. urteurrena gogoratzeko, Lech Kaczyński Poloniako presidentea eta hainbat militar eta politikari zeramatzan hegazkinak Smolensk hiritik gertu istripua izan zuen eta ez zen inor bizirik irten.

Aurrekariak

Hasieran Katingo basoko sarraskia Kozielsk kontzentrazio-esparruan zeuden poloniar ofizialen hilketa izan zen[4], Katingo basoan, Gnezdovo herritik gertu egin zelako. Hala ere, gaur egun 22.000 poloniar herritarren hilketa deitzeko erabiltzen da, Ostaxkov, Kozielsk eta Starobielsk kontzentrazio-esparruetan eta Bielorrusia eta Ukrainako mendebaldeko presondegietan zeudenak eta Stalinek aginduta Katin basoan eta Kalinin, Kharkiv eta beste hiriko presondegietan erailak izan zirenak.

Katingo hilerriko ate nagusia.

1939ko irailean, Adolf Hitler eta Stalinek Molotov-Ribbentrop ituna sinatu eta astebete pasa ondoren, nazi eta sobietarrek Polonia inbaditu zutenean, hainbat poloniar preso hartu zituzten. Horietako asko Ostashkov, Kozielsk edo Starobielsk bezalako kontzentrazio-esparruan sartu zituzten; azken bietan, batez ere ofizialak sartu zituzten eta Ostaxkoven, poliziak eta espetxeetako funtzionarioak.

1940ko martxoaren 5ean, Stalinek Lavrenti Beriari bidalitako txosten baten arabera[5], sobietar politburoko kideek —Stalin, Viatxeslav Molotov, Lazar Kaganovitx, Mikhail Kalinin, Kliment Voroxilov eta Beria— Ukraina eta Bielorrusiako espetxeetan zeuden "nazionalistak eta kontrairaultzaileak" exekutatzeko agindua izenpetu zuten[6]. Dokumentu horren ondorioz, 22.000 poloniar hil zituzten, horietatik 15.000 inguru gerra-presoak zirenak[7]. Hildakoen artean, poloniar Inteligentzia Agentziaren kideak, poliziak, erreserbista eta ofizial militarrak zeuden.

1943an sarraskiaren aurkikuntzak Londresen erbestean zegoen poloniar gobernuak SESBarekiko harremanak bertan behera utzi zituen. SESBak 1990 arte ukatu zituen salaketak, NKVD sarraskia eta bere estalketaren erantzulea zela aitortu zuen arte, alegia.

Sobietar prestaketak

1939ko irailaren 19an, Estatu Segurtasunaren Lehenengo Graduko komisario Lavrenti Pavlovitx Beriak gerra-preso eta atxilotuen NKVDko aholkulari Piotr K. Soprunekori deitu eta poloniar presoentzat kontzentrazio-esparruak eraikitzeko agindua eman zion. Honako hauek eraiki zituzten: Jukhnovo (Babininoko tren geltokia), Juzhe (Talitsi), Kozelsk, Kizelxtxina, Oranki, Ostaxkov (Seliger aintziran dagoen Stolbni uhartea, Ostaxkovetik gertu), Putivli (Tetkinoko tren geltokia), Starobielsk, Vologod (Zaenikevoko tren geltokia) eta Griazovets.

1940 apirilaren 3tik maiatzaren 19ra, 22.000 gerra-preso eta preso arrunt inguru hil zituzten kontzentrazio-esparruetan, horietatik 6.000 Ostashkoven, 4.000 Starobielsken, 4.500 Kozielsken eta 7.000 Bielorrusia eta Ukrainako mendebaldeko espetxeetan.

395 preso baino ez ziren bizirik atera sarraskitik: horiek Juknov kontzentrazio-esparrutik atera eta Griazovetsera eraman zituen.

Nahiz eta 1943 arte alemaniarrek sarraskiaren berririk ez zutela esan, Kanpoko Harremanetarako Bulegoak gerra ondoren egindako txosten batean nazien iradokizun edo konplizitatea zutela esan zuen[8]

Sarraskiaren teknologia

Poloniar presoen % 99 exekutatuak izan ziren. Kozielsken zeudenak Katingo basoan, Smolensketik gertu, hil zituzten. Starobielsken zeudenak, berriz, Járkov izeneko NKVDren espetxean hil eta Piatikhatkin lurperatu zituzten; Ostaxkoven zeuden poliziak Kalinin izeneko NKVDren espetxean hil eta Miednojen ehortzi zituzten.

Kalininen NKVDko buruzagi ohi Dimitri S. Tokarevek espetxea berriro bisitatu zuenean, exekuzioei buruzko informazio zehatza eman zioten. Haren esanetan, hilketak arratsaldean hasi eta egunsentian bukatzen ziren. 1940ko apirilaren 4an egindako garraiatzean 390 lagun hil zituztenez, borreroek gogor lan egin behar izan zuten, gau batean hainbeste jende hiltzeko. Hori zela eta, hurrengo egunetan 250 laguneko garraiatzeak egin zituzten. Exekuzioak egiteko, Moskutik bidalitako Walther pistola alemaniarrak erabili zituzten.

Exekuzio metodikoak ziren: zigortuaren informazio pertsonala miatu ondoren, bilurrak ipini eta isolatutako gela batean sartzen zuten. Harrabotsa ezkutatzeko, makina zaratatsuak (agian haizagailuak) erabiltzen zituzten gauez. Gelan sartu eta berehala, garondoan tiro egiten zuten. Hilotza beste atetik atera eta itxaroten ari ziren bospasei bagoitan sartzen zuten, nondik hurrengo zigortua ateratzen zuten. Egunero erabili zuten metodo bera, maiatzaren 1ean izan ezik.

Smolensketik gertu, berriz, poloniarrei eskuak bizkarrean lotu, hilobietara eramaten zituzten eta han, garondoan tiro egiten zieten.

Ondorioak

Sarraskiari amaiera emateko asmotan, 1990eko hamarkadan errusiar, poloniar, ukrainar eta bielorrusiar ikertzaileek batu eta gertatutakoa azaldu zuten. Halaber, zenbait txostenek diotenez, Stalinek SESBeko mendebaldeko eskualdeetan bizi ziren beste 11.000 poloniar hil zituen[9]. Era berean, nazien 1941eko inbasioan, alemaniarrek 100.000 poloniar inguru hil zituzten[10].

1998an, Boris Jeltsin eta Alexander Kwasniewskik Katinen eta Mednojen oroitarriak ipintzea erabaki zuten.

2007an, Andrzej Wajda zinema zuzendari poloniarrak sarraskiari buruzko Katyń izeneko filma egin zuen, ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Sariaren izendapena lortu zuena.

Galeria

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. in.news.yahoo.com
  2. www.ipn.gov.pl
  3. Tadeusz Romerren elkarrizketa
  4. Józef Czapski: En Tierra Inhumana, Bartzelona: Acantilado, 2008, 116-117. orr.
  5. Order of Execution by Stalin
  6. CIA: The Katyn Controversy: Stalin's Killing Field
  7. Józef Czapski: En Tierra Inhumana, Bartzelona: Acantilado, 2008, 11. orr.
  8. Katyn and the Soviet Massacre of 1940: Truth, Justice and Memory. George Sanford. Routledge, 2005. ISBN 0-415-33873-5, 9780415338738. 135. orr.
  9. Piotrowski, Tadeusz. (2007). The Polish Deportees of World War II: Recollections of Removal to the Soviet Union and Dispersal Throughout the World. , 4 or. ISBN 0786432586..
  10. Piotrowski, Tadeusz. (1998). Poland’s Holocaust. , 18 or. ISBN 0-7864-0371-3..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.