Katilu esnehori
Katilu esnehoria (Peziza succosa) Pezizaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio gastronomikorik.
Katilu esnehoria | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Pezizomycetes |
Ordena | Pezizales |
Familia | Pezizaceae |
Generoa | Peziza |
Espeziea | Peziza succosa Berk., 1841 |
Deskribapena
Errezeptakulua: Txikia, 1 eta 5 cm bitartekoa, hanka gabea, hasieran kopa itxuran eta ertza inkurbatua eta gero hemisferikoa. Barnealdea okre zurbil grisaxka samarreko kolorekoa edo oliba tonuekin eta kanpokoa aldea ere kolore berekoa da, baina zurbilagoa.
Haragia: Haragia zuria du eta aireak ukitzean horitu egiten da, puskatzean esnearen antzeko kolore zuriko likido bat jariatzen du, gero horixka bihurtzen da eta azkenean okre iluna.[2]
Etimologia: Peziza terminoa grekotik dator, oin txikiko onddoak izendatzen zituen "pezis" hitzetik.
Jangarritasuna
Jan daiteke, baina ez du balio gastronomikorik.
Nahasketa arriskua
Peziza succosella delakoarekin nahas daiteke, baina honen latex-a berdexka da eta ez horixka, himenioa ere askoz ilunagoa du.
Sasoia eta lekua
Udan eta udazkenean hostozabalen basoetan, bide ilunetan, etab., buztin lurretan.[3]
Banaketa eremua
Ipar Amerika, Europa, Islandia, Israel, Txina, Argentina.
Erreferentzia
- Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 486 or. ISBN 84-505-1806-7..
- (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 430 or. ISBN 84-282-0865-4..
Kanpo estekak
Autoritate kontrola |
---|
- Datuak: Q6667571
- Multimedia: Peziza succosa / Q6667571