Katie Taylor
Katie Taylor (Bray, 1986ko uztailaren 2a - ) irlandar boxeolaria da, Europako eta Munduko txapelduna izateaz gain 2012ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuena. 60 kg-ko txapelketan hartzen du parte.
Katie Taylor | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bray, 1985eko uztailaren 2a (38 urte) |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Familia | |
Aita | Pete Taylor |
Hezkuntza | |
Heziketa | University College Dublin |
Jarduerak | |
Jarduerak | boxeolaria eta futbolaria |
Parte-hartzailea
| |
Posizio edo espezialitatea | aurrelaria |
Altuera | 165 zentimetro |
katietaylor.ie | |
Biografia
Hastapenak
Futbolean ere jokatu izan zuen arren (Irlandako futbol selekzio nazionalean ere bai), boxeolaria ere izan zen bere aitaren eskutik boxeoan hasi zen 1998an hamabi urte zituela.
Lehenengo tituluak
Lehenengo garaipen handia 2005eko Europako amateur txapelketan lortu zuen "urrezko domina" eskuratzean. 2006an Europako txapeldun izateaz gain Munduko txapeldun ere bihurtu zen New Delhin jokaturiko 60 kg-ko finalean Annabella Farias argentinarra garaitzean. Garaipen sortak aurrera jarraitu zuen hurrengo urteetan ere Europako (2007-2011) eta Munduko (2008-2012) txapelketak irabaziz.
Joko Olinpikoak
Beste hainbat garaipenen ondoren Mundu mailako famatu bihurtu zen 2012an Londresko Joko Olinpikotan urrezko domina irabaztean. Irlandan benetako fenomenoa bihurtu zen eta 2012ko kirolaria izendatu zuten.
Lehen txanda pasa ondoren Erresuma Batuko Natasha Jonas gaindituz finalerditara sartu zen. Bertan Tajikistango Mavzuna Chorievari irabazi behar izan zion.
Finalean Errusiako Sofya Ochigavaren aurka jokatu eta 10-8 (R1: 2-2; R2: 1-2; R3: 4-1; R4: 3-3) irabazi zuen.
Tituluak
- Txapeldun olinpikoa (1): 2012
- Munduko Amateur Txapelketa (4): 2006, 2008, 2010, 2012
- Europako Amateur Txapelketa (5): 2005, 2006, 2007, 2009, 2011
- Europako Batasuneko Amateur Txapelketa (4): 2008, 2009, 2010, 2011
- Errusiako Nazioarteko txapelketa (1): 2009