Katie Ledecky
Kathleen Genevieve Ledecky (Washington Hiria (AEB), [1997]]ko martxoaren 17a) igerilaria da, munduko hainbat errekorren jabe. 2012an, 15 urte besterik ez zituela, Londresko Olinpiar Jokoetan urrezko domina bat irabazi zuen.
Etxetik datorkio igeriketarako sena Ledeckyri. Bere ama, Mary Gen Hagan, igerilaria zen, eta txikitatik sartu zion kirol horren arra barruraino: 6 urte zituenerako, uretan zebilen. Ordurako, Michael anaiak urte dezente zeramatzan lehiatzen.[1]
Olinpiar Jokoak
2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Londres 2012an (Londres), 800 m estilo librean Mireia Belmonte espainiarraren (zilarrezko domina) eta Becky Adlington britainiarraren (brontzezkoa) aurretik sailkatu zen.
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), bost domina irabazi zituen AEB ordezkatuz. Urrezkoa 200 m estilo librean Sarah Sjöström suediarraren (zilarrezko domina) eta Emma McKeon australiarraren (brontzezkoa) aurretik sailkatu zen. Urrezkoa lortu zuen 400 m estilo librean (munduko errekorra (ME) ezarri zuen 3:56,46 denborarekin), Jazz Carlin britainiarraren (zilarrezko domina) eta Leah Smith herrikidearen (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. 800 m estilo librean (munduko errekorra (ME) ezarri zuen 8:04,79 denborarekin), berriro urrezkoa lortu zuen Jazz Carlin britainiarraren (zilarrezko domina) eta Boglárka Kapás hungariarraren (brontzezkoa) aurretik. Zilarrezkoa eskuratu zuen ABko taldearekin 4x100 estilo libreko erreleboan AEBko (zilarrezko domina) eta Kanadako (brontzezkoa) taldeen aurretik sailkatuz; eta urrezkoa, berriro, 4x200 estilo libreko erreleboan Australiaren (zilarrezko domina) eta Kanadaren (brontzezkoa) aurretik.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), berriz, lau eskuratu zituen: zilarrezkoa 400 m estilo librean Ariarne Titmus australiarraren (urrezko domina) atzetik eta Li Bingjie txinatarraren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz; 800 m estilo librean urrezkoa lortu zuen Ariarne Titmus australiarrari (zilarrezko domina) eta Simona Quadarella italiarrari (brontzezkoa) aurre hartuz; urrezkoa 1500 m estilo librean Erica Sullivan herrikidea (zilarrezko domina) eta Sarah Köhler (brontzezkoa) alemaniarra gaindituz, eta, azkenik, zilarrezkoa 4x200 estilo libreko erreleboan Txinaren (urrezko domina) atzetik eta Australia (brontzezkoa) mendean hartuz.[2][3]
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2012 | Londres Erresuma Batua | 800 m Estilo librea, emakumezkoa[4] | |
2016 | Rio de Janeiro Brasil | 200 m Estilo librea, emakumezkoa[5] | |
2016 | Rio de Janeiro Brasil | 400 m Estilo librea (ME), emakumezkoa[6] | |
2016 | Rio de Janeiro Brasil | 800 m Estilo librea (ME), emakumezkoa[7] | |
2016 | Rio de Janeiro Brasil | 4x100 m Estilo libreko erreleboa, emakumezkoa[8] | |
2016 | Rio de Janeiro Brasil | 4x200 m Estilo libreko erreleboa, emakumezkoa[9] | |
2020 | Tokio Japonia |
400 m Estilo librea, emakumezkoa[10] | |
2020 | Tokio Japonia |
800 m Estilo librea, emakumezkoa[11] | |
2020 | Tokio Japonia |
1500 m Estilo librea, emakumezkoa[12] | |
2020 | Tokio Japonia |
4x200 m Estilo libreko erreleboa, emakumezkoa[13] |
Erreferentziak
- De la Hoz, Jon Ander. (2015-08-11). «Markak hausten jarraitzen du» Berria.
- «Kathleen Ledecky» olympedia.org (Ingelesez)
- "Kathleen Ledecky" olympics.com {{Es}
- Igeriketa, 800 m estilo librea, emaitzak 2012 olympedia.org (Ingelesez)
- Igeriketa 200 m estilo librea, emaitzak, 2016 olympedia.org (Ingelesez)
- Igeriketa 400 m estilo librea, emaitzak, 2016 olympedia.org (Ingelesez)
- Igeriketa, 800 m estilo librea, emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
- Igeriketa, 4x100 m Estilo libreko erreleboa, emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
- Igeriketa, 4x200 m Estilo libreko erreleboa, emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
- Igeriketa, 400 m estilo librea, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- Igeriketa, 800 m estilo librea, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- Igeriketa, 1500 m estilo librea, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- Igeriketa, 4x200 m Estilo libreko erreleboa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
Artikulu hau Washingtongo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |