Katie Hill
Katherine Lauren Hill (Abilene, Texas, 1987ko abuztuaren 25a), ezagunagoa Katie Hill izenaz, estatubatuar politikaria da. Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokratako kidea da. 2019ko urtarrilaren 3a eta azaroaren 1a bitartean Kaliforniako 25. Kongresu Barrutiko ordezkari egon zen Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Etxean. Jarlekua Alderdi Errepublikanoko Steve Knight ordezkaria 2018ko legegintzaldi erdiko hauteskundeetan garaituz lortu zuen.
Katie Hill | |||
---|---|---|---|
2019ko urtarrilaren 3a - 2019ko azaroaren 3a ← Steve Knight (en) - Mike Garcia (en) → Barrutia: California's 25th congressional district (en) Hautetsia: 2018 United States House of Representatives elections (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Katherine Lauren Hill | ||
Jaiotza | Abilene (Texas), 1987ko abuztuaren 25a (36 urte) | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Bizilekua | Kalifornia | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | California State University, Northridge (en) Saugus High School (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata | ||
katiehill.house.gov | |||
2019ko urriaren 27an, bere sexu-bizitzari buruzko berriak zabaltzen hasi ondoren, dimisioa emango zuela iragarri zuen Hillek. Hori gutxi balitz, eskuineko ideologiako blog batek eta Daily Mail britainiar tabloideak Hilli biluzik hartutako argazkiak argitaratu zituzten baimenik gabe. Argazkien argitalpena pribatutasunaren inbasiotzat jo zuen Hillek, eta hitzeman zuen pornomendekuaren biktimen alde lan egingo zuela. 2019ko azaroaren 1ean utzi zuen kargua.
Artikulu hau Texasko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |