Kathleen Ollerenshaw
Kathleen Mary Timpson Stops (Manchester, 1912ko urriaren 1a - Didsbury, 2014ko abuztuaren 10a), Kathleen Ollerenshaw, matematikari, politikari eta hezitzaile britainiarra izan zen.[1]
Kathleen Ollerenshaw | |||||
---|---|---|---|---|---|
1978 - 1979 ← Philip Edinburgokoa - Sam Edwards →
1975 - 1976 ← Frederick Balcombe (en) - Kenneth Franklin (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Manchester, 1912ko urriaren 1a | ||||
Herrialdea | Erresuma Batua | ||||
Heriotza | Didsbury (en) , 2014ko abuztuaren 10a (101 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Southern Cemetery, Manchester (en) | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Robert George Watson Ollerenshaw (en) (1939ko irailaren 6a - 1986ko urriaren 16a) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Lady Barn House School (en) (1918 - 1925) St Leonards School (en) (1925 - 1930) Somerville College (1931 - 1945) doktoretza | ||||
Tesi zuzendaria | Theodore William Chaundy | ||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||
Irakaslea(k) | Theodore William Chaundy | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | matematikaria, astronomoa, politikaria eta autorea | ||||
Enplegatzailea(k) | Shirley Institute (en) (1936 - 1941) Manchesterreko Unibertsitatea (1946 - 1949) Manchester City Council (en) (1956 - 1981) | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadorea | ||||
Britainiar Inperioko Ordenako Dama Komendadore izendatu zuten. Matematikaren arloan ezaguna da, karratu magikoei buruz egindako ekarpenengatik.[2][3]
Biografia
Mary Stops eta Charles Timpson magistratuaren alaba izan zen Kathleen. Britainia Handiko Manchester herrian jaio zen, herrialde osoan zapata-dendak zituen familia batean.[1] Haurtzaroan izandako gaixotasun baten ondorioz gorreria jasan zuen.[1] 8 urte zituela ikasi zuen ezpainak irakurtzen, eta 30 urte izan arte ez zuen jaso lehen audifonoa.[1]
Mánchesterreko Lady Barn House eskolara joan zen (matematiketan nabarmendu zen) eta ondoren, St Leonard's barnetegira (Saint Andrews, Eskozia).[1]
1937an, Didsburyko Shirley institutuan hasi zen lanean estatistikari gisa. Kotoiaren industriaren ikerketa-zentroa zen Didshirley, eta lan hori utzi egin zuen Robert Ollerenshaw-ekin izandako bi semeak jaio eta gero. Harekin ezkondu zen 1939an.[1] Hala ere, matematika-lanarekin jarraitu zuen, eta matematikan doktoretza lortu zuen Somerville Collegen.[1] Gainera, Mánchesterreko Unibertsitateko irakaslea izan zen.[1]
Aritmetikako koadro magikoekin zerikusia zuen dilema matematiko bat ebatzi zuen, eta David Bréerekin 1998an idatzi zuen liburuan bildu zuen, Most-Perfect Pandiagonal Magic Squares: Their Construction and Listation.[4]
1956an, Manchesterreko zinegotzi izendatu zuten kide kontserbatzaile gisa.[1] 1980ko hamarkadan, Margaret Tatcher lehen ministro britainiarrarentzako hezkuntza-aholkularia izan zen.[4][5]
Astronomiaren zalea zen, eta Manchesterko Elkarte Astronomikoko ohorezko kide eta lehendakariorde bihurtu zen.[5] Zenbakiei buruzko hainbat liburu argitaratu zituen.[6]
Aintzatespenak
1970ean, Britainiar Inperioko Ordenako Dama Komandante izendatu zuten hezkuntzarako egindako zerbitzuengatik.[2]
Lanak
- Education for Girls, Faber & Faber, London 1961.
- The Girls’ Schools, Faber & Faber, London 1967.
- The Lord Mayor’s Party, E.J. Morton, Manchester 1976 (Kinderbuch mit ihren Illustrationen)
- First Citizen, Hart-Davis & MacGibbon, London, 1977.
- Manchester Memoirs, Manchester Literary and Philosophical Society, 1981–82.
- Squares of order four, Scholium International, 1983
- Most perfect pandiagonal magic squares: their construction and enumeration, The Institute of Mathematics and its Applications, Southend-on-Sea 1998.
- To talk of many things, Manchester University Press, 2004 (Autobiographie)
Erreferentziak
- The Guardian. (12 de agosto de 2014). Dame Kathleen Ollerenshaw obituary. .
- agnesscott. Dame Kathleen Timpson Ollerenshaw. .
- ¡Feliz cumpleaños, Kathleen Ollerenshaw!. 2012-09-30.
- «Dame Kathleen Ollerenshaw | British mathematician, educator, and politician» Encyclopedia Britannica.
- «The remarkable life of Dame Kathleen Ollerenshaw» Science and Engineering 22 de agosto de 2019.
- magic squares. (noviembre de 2006). Most perfect Magic Squares. .