Katharina Hennig
Katharina Hennig (Annaberg-Buchholz, 1996ko ekainaren 14a) eskiatzaile alemaniarra da. 2022ko Olinpiar Jokoetan bi domina eskuratu ziteun iraupen-eskiko taldeko probetan, bata urrezkoa eta bestea zilarrezkoa[1].
Katharina Hennig | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Annaberg-Buchholz, 1996ko ekainaren 14a (27 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | iraupen-eskiatzailea |
Parte-hartzailea
|
Ibilbidea
Gazte mailako txapleketatan hainbat domina eskuratu ondoren 2017an hasi zen helduen mailan lehiatzen. 2018ko Pyeongchangeko Jokoetan emaitzarik onena 4 x 5 km errelebotako proban izan zuen, 6. postua hain zuzen ere.
2019an Lahtin jokaturiko 23 urtez azpiko txapelketan zilarrezko domina eskuratu zuen. Helduen mailako munduko txapelketatan podiumetik gertu ibili zen 4x5 km errelebotan, laugarren egin baitzuen 2019an eta bosgarren 2021ean.
2022ko Pekingo Jokoetan bi domina eskuratu zituen, urrezkoa talde sprint klasikoan eta zilarrezkoa 4 x 5 km errelebotan. Bietan ere Victoria Carl izan zuen lagun[2].
Txapelketak
Neguko Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2022 | Pekin (![]() |
![]() |
Talde sprint klasikoa |
2022 | Pekin (![]() |
![]() |
4 × 5 km erreleboak |
Munduko txapelketak (23 urtez azpitik) | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2019 | Lahti (![]() |
![]() |
15 km klasikoa |
Munduko txapelketak (Gazte mailan) | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2013 | Liberec (![]() |
![]() |
4 x 3,33 km erreleboak |
2015 | Almaty (![]() |
![]() |
4 x 3,33 km erreleboak |
2016 | Râșnov (![]() |
![]() |
10 km estilo librea |
Erreferentziak
- «HENNIG Katharina - Athlete Information» www.fis-ski.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).
- (Ingelesez) «Juegos Olímpicos de Invierno: Oro para el dúo de cross-country Hennig y Carl» Deportes News ES Euro 2022-02-16 (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).