Kathakali
Kathakali dantza eta antzezpen estilo hinduista klasikoa da Kerala eskualdean, Indiaren hegoaldean. Antzezleek Mahabharata, Ramayana eta Bagavata Purana elezahar eta testu hinduetarik hartutako eszenak irudikatzen dituzte.
Kathakali | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | XVII. mendea |
Jatorrizko herrialdea | India |
Ezaugarriak | |
Ezaugarriak
Dantzariek/aktoreek eszenan pertsonifikatzen dituzten ekintzak koreografia berezikien adierazten dira: nrta (dantza-urratsak), mudra (eskuen keinuak) eta navarasya (aurpegiko keinuak) hizkuntza konplexu batean konbinatzen dira. Kathakaliko dantzariek aurpegiko muskuluak kontrolatzen ikasi ohi dute. Batzuek hain dute kontrol ona, ezen aurpegiaren alde bakarrarekin barre egin baitezakete.
![](../I/Acteur_de_Kathakali_(Kochi%252C_Inde)_(14219962516).jpg.webp)
Tradizioaren arabera, pertsonaia guztiak gizonek irudikatzen dituzte,[1] eta antzezpena egiten da gau oso batez, tenplu hinduistetako jaialdietan.
![](../I/Clash_between_good_and_evil_(16304821261).jpg.webp)
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Kathakali Indian Dance» Paul Dresher Ensemble 2019-09-27 (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).
Kanpo estekak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko Wikipediako «Kathakali» artikulutik itzuli da; zehazki, 2022-01-03ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.