Kateryna Pavlenko
Kateryna Anatoliivna Pavlenko (Ukraineraz Катерина Анатоліївна Павленко, Nizhyn, Txernihiv Oblasta, Ukraina, 1988ko abuztuaren 10a) abeslari, konpositore eta folklorista ukrainiarra da. Go_A talde elektro-folk ukrainarraren bokalista nagusia da, zeinarekin agerpen entzutetsua egin zuen Eurovision 2021 jaialdian, Shum abestiarekin. Pavlenko ere ezaguna da bakarka aritzen denean Монокейт izenez (transliteratuta Monokeit, baina ingelesezko ahoskeran emana, Monokate).
Kateryna Pavlenko | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Nizhyn, 1988ko abuztuaren 10a (35 urte) |
Herrialdea | Ukraina |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kyiv National University of Culture and Arts (en) 2013) |
Hizkuntzak | ukrainera |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, folklorista eta musikagilea |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Go A |
Izengoitia(k) | Monokate |
Genero artistikoa | world musica folk rock rock trip hopa |
Ahots mota | alto (en) |
Musika instrumentua | pianoa |
band.link… | |
Ibilbide profesionala
Pavlenko Nihzynen jaio zen Kiev hiriburuaren ipar-ekialdean.[1] Txikitatik zegoen musika herrikoiz inguratuta. Bere amona abeslaria zen eta kantatzeko estilo tradizional ukrainar erakutsi zion, "ahots zuria" izenekoa. Bere amak ere kantatzen zuen herri-koru batean.[2]
Eskolan kantua ikasi zuen, eta irakasleek bultzatu egin zuten opera-kantari bihurtzeko. Hala ere, konturatu zen rock-musikari izan nahi zuela. Tokiko rock-talde batean zegoen nerabe gisa, eta hainbat kontzertutan aritu zen.[1] Pavlenkok Nizhyneko Kultura eta Arte Eskolan ikasi zuen, eta 2009an graduatu zen. Gero folklorea ikasi zuen Kieveko Kultura eta Arte Unibertsitate Nazionalean, eta 2013an graduatu zen.[3] Hainbat folk talde zuzendu ditu, besteak beste, Berezango beteranoen abesbatza.[4]
Go_A eta Eurovision
Pavlenko Go_A elektrofolk bandarekin elkartu zen ordezko abeslari gisa 2012an, baina gerora abeslari nagusia bilakaru zen.
2020. urtearen hasieran, Pavlenko eta Go-Ak Vidbir 2020 lehiaketan parte hartu zuten, Ukrainako selekzio sistema 2020ko Eurovisioko Abesti Lehiaketarako, "Solovey" abestiarekin. Irabazi zuten, eta prest zeuden Eurovision 2020rako, baina COVID-19 pandemiaren ondorioz, lehiaketa bertan behera utzi zen.[5] Hala ere, 2021rako, aurreko urtekoa ontzat eman zuten Ukrainan, eta Go_A Ukrainaren ordezkari izan zen Eurovision 2021ean "Shum" abestiarekin. 5. postu orokorra lortu zute, baina bigarrena bozketa publikoan, Måneskin irabazleen atzertik bakarrik.[6] 2021eko maiatzaren 24an iritsi zen "Shum" lehen postura iritsi zen Spotify Viral 50ean.[7]
Erreferentziak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Kateryna Pavlenko» artikulutik itzulia izan da, 2022-01-20 data duen 1066909118 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-01-20 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- "MonoKate" Public documentary project about Go_A soloist Kateryna Pavlenko. .
- Interview With Go_A Soloist Kateryna Pavlenko. .
- Kateryna Pavlenko From The Band Go_A. .
- MonoKate Has Released Their Debut Single. .
- Go_A Will Represent Ukraine In Rotterdam. February 22, 2020.
- Eurovision Grand Final Results. .
- Spotify Viral 50. .