Kateryna Justxenko

Kateryna Mykhailivna Justxenko[1] (ukraineraz: Катерина Михайлівна Ющенко), jaiotzez Katherine Claire Chumachenko, (Chicago, 1961eko irailaren 1a) ukrainar ekonomialaria da, eta Ukrainako lehen dama izan zen, 2005etik 2010era, Viktor Justxenko presidentearekin ezkonduta.

Kateryna Justxenko

3. First Lady of Ukraine (en) Itzuli

2005eko urtarrilaren 23a - 2010eko otsailaren 25a
Lyudmyla Kuchma - Lyudmila Yanukovych
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKatherine Chumachenko
JaiotzaChicago, 1961eko irailaren 1a (62 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak  2007)
 Ukraina  (2005 -
Familia
Ezkontidea(k)Viktor Justxenko
Hezkuntza
HeziketaWalsh School of Foreign Service (en) Itzuli
Chicagoko Unibertsitatea
Georgetowngo Unibertsitatea
Booth School of Business (en) Itzuli
Prospect High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa

Bizitza

1961eko irailaren 1an jaio zen Chicagon, Mykhailo eta Sofia Chumachenkoren familian[2]. Ahizpa bat du, Lydia-Marie Chumachenko Moll[2]. Jaiotzean Kateryna Klava izena jarri nahi izan zioten, 1933an Holodomorren hil ziren aitaren bi arreben omenez, baina ospitalean Katherine Claire bezala erregistratu zuten[3].

1982an ekonomian lizentziatu zen Georgetown Unibertsitatean, eta 1986an masterra egin zuen Chicagoko Uniertsitateko Negozio Eskolan[4]. Etxe Zuriko Harreman Publikoko Bulegoan lan egin zuen Ronald Reaganen administrazioan[5].

1993an Kieveko KPMG enpresan hasi zen lanean. 1993an, Viktor Justxenko Ukrainako Banku Nazionaleko burua ezagutu zuen eta 1998ko urtarrilean harekin ezkondu zen[2]. Hiru seme-alaba dituzte, Sofia, Khrystyna eta Taras[6].

2005ean Ukrainako herritartasuna lortu eta 2007an Ameriketako Estatu Batuetako herritartasuna baztertu zuen[7][8].

Sariak

  • 2005eko urria: Ostroheko Akademiaren Vasyl-Kostiantyn Ostrozky printzearen domina[9]
  • 2005eko urria: Chicagoko Unibertsitateko Negozio Eskolako saria[9]
  • 2005eko azaroa: Urrezko Piramidea UNESCOren Sari Berezia[9]
  • 2006ko apirila: Txernobylgo Haurren Fundazioaren sari berezia[9]
  • 2008: Suediako Izar Polarraren Ordenako Gurutze Handia[9]
  • 2008ko ekainaren 19a: Letoniako Hiru Izarren Ordena (1. mailakoa)[9]
  • 2008ko azaroaren 20a: Truman-Reagan Askatasunaren Domina (Holodomorreri eta komunismoaren beste krimenei buruzko informazioa zabaltzeagatik)[10]
  • 2009ko ekainaren 29a: Pro Ecclesia et Pontifice gurutzea[9]

Erreferentziak

  1. 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
  2. (Errusieraz) «Екатерина Ющенко» Лiга.Досье jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-09-03) (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
  3. (Ukraineraz) «Катерина Ющенко: Я вважаю свого чоловіка справжнім героєм» Україна Молода jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2009-12-07) (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
  4. (Ingelesez) «Kateryna Yushchenko, ’86» Chicago Booth (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
  5. (Ingelesez) Caine, Paul. «Former First Lady of Ukraine With Deep Chicago Ties Confident of Victory Over Russia» WTTW News 2023-09-14 (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
  6. (Errusieraz) Сорокко, Татьяна. «Рожденная в США: Первая леди Украины» Украинская правда 2005-08-23 (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
  7. (Errusieraz) «Катерина Ющенко решила судиться с коммунистом из-за гражданства» Украинская правда 2008-06-03 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2008-06-08) (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
  8. (Ukraineraz) «Як Катерина Ющенко виходила з громадянства Америки» Українська правда 2008-05-23 (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
  9. (Ukraineraz) «Ющенко Катерина Михайлівна» LB.ua (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
  10. (Errusieraz) «Катерина Ющенко награждена Медалью Свободы Трумэна-Рейгана за вклад в распространение правды о Голодоморе и других преступлениях коммунизма» Пресс-служба Президента Украины Виктора Ющенко 2008-11-21 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2009-06-11) (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.