Katedral bat
Katedral bat Berri Txarrak taldearen abestia da.[1] 2017an Only in Dreams diskoetxearekin argitaratutako Infrasoinuak albumean plazaratu zuten. Hitzak Gorka Urbizurenak dira.[2]
Katedral bat | |
---|---|
Berri Txarraken eta Hibai Etxebarriaren musika-lana | |
Egilea(k) | Berri Txarrak eta Hibai Etxebarria |
Argitaratze-data | 2017 |
Ezaugarriak | |
Tonoa | Do maior |
Deskribapena | |
Honen parte da | Infrasoinuak |
Hitzak | Gorka Urbizu eta Berri Txarrak |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Gorka Urbizu Berri Txarrak |
berritxarrak.net… |
Abestia Do maior tonalitatean dago.
- Berri Txarrak (2018)
- Katedral bat egin ... abesti pusketekin...
- beirateko eguzki izpien energiaz berrekin
- Gitarra astindu ea kanturik baduen
Bertsioak
2022an Hibai Etxebarriak ere grabatu zuen Harizko zubiak izeneko albumean.[3]
Hitzak
Abesti bat sortzea ez da erraza, batez ere ohiko musa inspiratzailea falta bada ("Eta min eman arte zure falta izan, ez da musa hoberik"), "Eta min eman arte zure falta izan, ez da musa hoberik"). Horrelakoetan gitarra astindu behar da ea "kanturik baduen hor nonbait ezkutuan", gitarra laztandu behar da ea "barruan kanturik baduen". Eta hortik sortzen diren abesti pusketekin katedral bat sortu behar da gero, katedraleko "beiratetik sartzen diren eguzki izpien energiaz berrekinez". Horrelakoetan ez da esaten oso ezaguna den "carpe diem" hori, "carpe noctem" baizik ("gaua aprobetxa ezazu"). Hauek dira abestiaren zati batzuk:[4]
Gitarra astindu eta ikusi kanturik baduen hor nonbait ezkutuan [...] Eta min eman arte zure falta izan, ez da musa hoberik Katedral bat egin hegalik gabe sortu ziren abesti pusketekin bertako beiratetik sartzen diren eguzki izpien energiaz berrekin Eta min eman arte zure falta izan, ez da musa hoberik [...] carpe noctem! Eta min eman arte zure falta izan, ez da musa hoberik [...] Gitarra laztandu barruan kanturik baduen... |
Erreferentziak
- Berri Txarrak. Berri Txarrak – Maravillas. Genius.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).
- Berri Txarrak. (2017). «Infrasoinuak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
- Etxebarria, Hibai. (2022). «Harizko zubiak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
- Berri Txrrak. (2017). «Katedral bat» www.berritxarrak.net (Only a dream) (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).