Kate Moss
Katherine Ann Moss (Londres, 1974ko urtarrilaren 16a) ingeles supermodelo eta moda diseinatzaile britainarra da. Gaur egun mundu osoan ezaguna da, modaren munduan izan duen erreperkusioagatik. Bere sarrera modaren munduan 1988an izan zen. Sarah Daukasek, Storm Londreseko modelo agentziaren fundatzaileak, bere agentzian sartu zuenean 14 urte zituela, JFK New Yorkeko Aireportuan ikusi eta gero. Horrela, Kate Moss 90. hamarkadako anti-supermodeloa bihurtu zen, ordura arte zegoen edertasunaren kanonak hautsi zituen. Modaren industria asaldatu zuen eta modaren ikono izan da bere bizitzan zehar marka oso handientzako lan eginez: Gucci, Dolce & Gabbana, Versace, Chanel, Missoni… Gaur egun modaren figura izaten jarraitzen du.
Kate Moss | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Addiscombe eta Londres, 1974ko urtarrilaren 16a (50 urte) (50 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Jamie Hince (en) (2011 - |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Riddlesdown Collegiate (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | enpresaburua, supermodeloa, moda-diseinatzailea eta modeloa |
Altuera | 172 zentimetro |
katemoss.com | |
2012an Forbes aldizkariaren arabera, bigarren modelorik arrakastatsuena izan zen, 9,2 milioi dolarreko irabazia eta Longchamp, Mango, Rimmel, Vogue Eyewear edo TopShop bezeroak izan zituelarik.[1]
Erreferentziak
- Solomon, Brian. (2012-6-14). «The World's Highest Paid Models» Forbes.
Kanpo estekak
Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |