Kate Barry

Kate Barry (Londres, Erresuma Batua, 1967ko apirilaren 8aParis, 16. barrutia, 2013ko abenduaren 11) argazkilari erretratugile britainiarra zen. Parisen egiten zuen lan.

Kate Barry

Bizitza
JaiotzaLondres, 1967ko apirilaren 8a
Herrialdea Erresuma Batua
 Frantzia
HeriotzaParisko 16. barrutia, 2013ko abenduaren 11 (46 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria
Heriotza moduasuizidioa: erorikoa
Familia
AitaJohn Barry
AmaJane Birkin
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, moda-argazkilaria eta aktorea

IMDB: nm0058061 Allocine: 37507
Discogs: 2271131 Find a Grave: 121986409 Edit the value on Wikidata

Biografia

Familia, gaztaroa eta prestakuntza

Kate Barryren gurasoak Erroman, 1974an: Jane Birkin ama eta John Barry aita.

Kate Barry Jane Birkin antzezle, zuzendari eta kantariaren eta John Barry[1] konpositorearen alaba zen, eta Judy Campbell aktorearen biloba, amaren aldetik.

Gurasoak bera jaio zen urtean bereizi zitzaizkion. Serge Gainsbourg-ek hezi zuen, eta hamahiru urterekin, bere aitaginarreba Jacques Doillon zinemagileak, eta aita John Barryk. Jatorrizko nazionalitatea mantendu zuen.

Amaren aldetik bi ahizpa-erdi zituen: Charlotte Gainsbourg (1971n jaioa) eta Lou Doillon (1982an jaioa).

Parisko École de la Chambre syndicale de la haute couture goi-joskintzako eskolan graduatu zen (1983-1984).[2]

Lehenik, Jean Rolin idazlearengandik oso gertu izan zen, eta, 1987an, Roman izeneko seme bat izan zuen, Pascal de Kermadecekin.[3] Gero Oury Milshteinen[4] bikote-laguna izan zen.

Kate Barry, 1994an, Apte (Aide et prévention des toxico-dépendances par l'entraide - Laguntza eta toxikodependentzien prebentzioa elkarri lagunduz) zentroaren sortzailea izan zen, Ruisseaux Gazteluan, Bucy-le-Longen, Aisnen.[5]

Argazkilari-ibilbidea

1996an, 28 urte zituela, argazkigintzan murgildu zen. Lehen erakusketa Tokioko (Japonia) Bunkamura Galleryn egin zuen, 2000n. 2003an, Ni putes ni soumises elkartearen argazki enblematikoa egin zuen.[2]

“Cornered, portraits-paysages” izeneko erakusketa egin zuen Parisko Léo Scheer galerian 2005ean, eta, 2006an, Italiako Fiesoleko Sant'Alessandra basilikan. Beste erakusketa bat ere egin zuen, 40 erretratukoa, Rungiseko nazioarteko merkatuan eginak, merkatu horren 40 urteen karietara, 2009an, eta, 2010ean, erretratuen erakusketa bat Tokioko Mori Art Museumen.

Elle, Elle Japonia, Paris Match, Madame Figaro, L'Express Styles, Sunday Times Magazine, Telegraph Magazine[6], Cosmopolitan France, Crash, D magazine, Amica, Vogue (ingelesa eta alemana) edo Vogue France aldizkarietan parte hartu zuen.

Konpositore eta interpreteentzako disko-estalki ugari egin zituen, hala nola, France Gall, Michel Berger[7] gabeko bere lehen diskorako eskaera, Raphael, Piers Faccini, Jane Birkin, Marie Espinosa, Lara Fabian, Calogero, Carla Bruni…

2011n, Philippe Djian idazlearen erretratu filmatua egin zuen “ Empreintes” serierako.

Kate Barryren hilobia Montparnasseko hilerrian (11. dibisioa).

2012an, Jean Rolin idazlearekin lankidetzan, saiakeraz eta argazkiz osatutako liburu bat argitaratu zuen. Dinard. Essai d'autobiographie immobilière Éditions de la Table ronde[8] argitaletxean.

2013an, “Actrices” jarri zuen ikusgai Kyotographie Argazkilaritzako Nazioarteko Lehen Jaialdian, Kyoton, eta, ondoren, Parisen, “Point of View - portraits/natures-mortes” erakusketa, Anne-Dominique Toussaint zinema-galeriaren inaugurazioaren karietara.[9][10]

Heriotza

Kate Barry Claude-Chahu kaleko 5eko laugarren solairuko bere apartamentutik patiora erori ondoren hil zen (Paris, 16. barrutia). Etxez aldatu berri zen Errepublika auzoan bizi ondotik.[11] Ez da inoiz argitu zergatik erori zen.[12]

Haren hiletak 2013ko abenduaren 19an egin ziren, Parisko Saint-Roch elizan, hainbat pertsona ezagun han zirela. Montparnasseko hilerrian[13] lurperatuta dago (Paris, 14. barrutia).[14]

Ikus, gainera

  • Zerrenda:Emakume argazkilariak

Erreferentzia

  1. Compositeur des musiques des films de James Bond, de multiples séries télévisées (Amicalement vôtre, L'Aventurier, Born Free), des films Macadam Cowboy, Walkabout, Out of Africa, etc.
  2. « La photographe Kate Barry, fille de Jane Birkin, est morte », Le Monde, 12 décembre 2013.
  3. Roman, né à Paris le 31 mars 1987.
  4. « Obsèques Kate Barry », Pure People.
  5. Louis Otvas, « Le château de la renaissance », Télérama, n° 2417, 8 mai 1996, p. 120-122, à propos du documentaire La Maison de Kate de Yamina Benguigui, diffusé sur France 2.
  6. « La mort de Kate Barry, la fille de Jane Birkin », Le Point, 11 décembre 2013.
  7. « Paris : la fille de Jane Birkin se tue en tombant du Txantiloi:4e étage », Le Parisien, 11 décembre 2013.
  8. Dinard. Essai d'autobiographie immobilière, Télérama.
  9. « Inspiré des Rencontres d'Arles, Kyoto s'offre une escapade photographique », Le Monde.
  10. « La photographe britannique Kate Barry inaugure une nouvelle galerie d'art contemporain à Paris » sur place-to-be.fr.
  11. « Décès de Kate Barry, la fille de Jane Birkin », Metronews, 11 décembre 2013.
  12. Les cinq derniers jours de Kate Barry. 15 décembre 2013..
  13. « L'ultime adieu du clan Birkin à Kate Barry », Le Parisien, 19 décembre 2013.
  14. « Carla Bruni, Catherine Deneuve : leur dernier hommage à Kate Barry », Gala, 19 décembre 2013.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.