Katana

Katana (kun'yomi japoniar 刀 kanjiaren irakurketa) jatorri japoniarreko ezpata mota bat da. Aho bakarreko eta punta zorrotzeko sable kurbatua da; zehazki, samuraiek erabili izan zutena. Metro bat luze izan ohi dira, eta kilo bat inguruko pisua dute.

Katana
MotaJapanese sword (en) Itzuli eta ezpata
Jatorrizko herrialdea Japonia
Zerbitzua
Produkzioa
Zehaztasunak

Jatorria eta historia

Katana zaharra koshirae, shirasaya eta tsunagiaren ondoan.

Japoniako «katana»ren jatorria, gutxi gorabehera K.o. 700. urteko ezpata batzuetan dago, zuzenak eta sorbatz edo aho bakarrekoak ziren. “Chokutō” deitzen zitzaien, eta 30 eta 90 cm arteko neurriak izan zitzaketen. Garai hartan armek zuten erritu-balio garrantzitsuaren erakusgarri ziren: segur aski nobleen edo tribuko pertsona garrantzitsuen hilobi-arreoetakoak zirenak. Aldi berean, kultura txinatarraren eragina nabarmena da ezpata japoniarraren eboluzio-prozesuan. Adibide garbi gisa, txinatar jian (劍 'aho bikoitzeko ezpata') eta dao (刀 'aho bakar bateko ezpata') terminoak 剣 eta 刀 kanji japoniarren aurrekari semantiko eta fonetiko gisa erabiltzen dira. Hortik sortzen da «katana» hitza, ezpata japoniarraren eredu estandarraren adierazpen gisa. Aldi berean, Korea eta Txinako kulturen eragina nabaritzen hasi zen, aho bakarreko ezpaten apaingarrietan.

Ondoren, budismoa uharteetan erlijio-forma gisa hedatu zen, aldaketa garrantzitsu bat gertatu ondoren. Bi ahoko ezpatak sortu ziren, elementu apaingarriekin errematatuta, eta kirtenetan dekorazio handia nabarmentzen zen. Hori ohiko ezpata bihurtu zen, eta itxurazkoa eta ez oso ergonomikoa zenari buruzko eztabaida sortu zen.

Handik gutxira, Japoniako estilo nahastezineko sablea agertu zen, inperioak behar adinako egonkortasuna lortu zuenean. Une hartan, sableak garrantzi handia hartu zuen gerrako arma gisa, maisuak benetako teknika garatzen hasteko lain. Testuinguru horretan, Amakuni ezpatagileari egozten zaio katanaren asmakuntza, oso garrantzitsua izango zena garaiko armagintzan. Kakamura aroko istilu militarren aldi gogorraren ondoren, gaur egun ezagutzen ditugun katanak sortu ziren. Katanen produkzioan aurrerapen handiak izan ziren garai honetan, Gotoba enperadorearen ekimenari esker. Arte horretan, familia jakin batzuk eta «hiru fabrikatzaile maisu» deritzenak nabarmenduko dituzte: Masamune, Yoshihiro eta Yoshimitsu.

Une horretatik aurrera, Japoniako sable estandarraren adibide gisa finkatuta dagoen katanak forjatu eta tenplatzeko teknikak hobetzeko prozesua izango zuen. Maisu errementariek espezializazio handia zutelako gertatu zen hori, kalitate bikaineko orriak ekoizten zituztelako. XIV. mendetik aurrera, gerra zibilek sorturiko etengabeko gatazka giroak errementariaren teknika pixkanaka hondatzera eragin zuen: produkzioa handitzea eskatzen hasi ziren, kalitatearen kaltean. Xaflen luzera aldatu egin zen, eta, gutxi balitz, egoitza inperiala (Kyototik Kamakurara) lekuz aldatzeak ezpata-tradizio sekularraren bukaera ekarri zuen.

Sekigaharako guduari esker, denboraldi lasaiago bat sortu zen, militarki hitz eginez. Barne tentsioek, hala ere, katanen artearen galbidea ekarri zuten. Adituek "Sable hasiberrien etapa" deitzen diote, eta orria tenplatzeko sistema bitxi bat erabiltzen zuten. Horren emaitza orri distiratsuagoa da, baina kalitate apalagokoa. Horrek adierazten du sablea jadanik bildumagileen uniformeen osagarri edo erakustokietan kokatzeko zela, eta ez, antzina bezala, borroka-eremurako.

XIX. mendean, Inperioko Ediktu bat onartu zen. Horren ondorioz, gudari guztiei ezpatak erabiltzea debekatu zitzaien, eta haien erabilera segurtasun-indarretara eta militarretara mugatzen zen. Horrek heriotza-kolpea zekarren ezpata-fabrikazioko industria jadanik kaltetuari. Murrizketa horien gorabeherengatik, Japoniako “katana” herrialdearen ikur garratzitsua da oraindik ere japoniar guztientzat. Gaur egun gehien saltzen den katana mota «Oda Nobunaga» da, eredu horren sortzaile Daimyo da.

Ezaugarriak

Tsuba.

Bere orriaren ezaugarriengatik, kurbatua denez eta aho bakarra daukanez, katana sabletzat hartzen da. Hala, bere helburu nagusia moztea da, eta ez kolpea ematea. Daukan kurbadura bakarra, ez da hasieratik erremintariak arma horrela sortzen duelako; aitzitik, altzairuak gatz bereziak dituen uretan hoztean gertatzen diren aldaketengatik gertatzen da. Hau da, gogortze-prozesuan altzairuzko orria buztinez eta ikatz-hautsez estaltzen da. Forjaketatik orria ateratzean, altzairu hori 800 gradu Celsiusko tenperaturan ateratzen da, baina hoztean, kurbatu egiten da.

Katana, batez ere, ebakitzeko erabiltzen zen, eta larritasun handiko zauriak egiteko gaitasuna zuen, «eskuko gillotina» deitzen zen. Biraketa-mugimendu axial baten bidez ateratzen zen zorrotik zen, ahoa gorantz eramanez, eta esku batekin edo birekin erabiltzen zen (azken hori da metodo tradizionala).

Japoniako sablea erabiltzeko artea, gaur egun ia zaharkituta geratu den arren. Bere jatorrizko asmoaren arabera, kenjutsu (sableko tekniken multzoa da) errituak, teknikak eta taktikak sortu eta eragin handia izan zituen. Hainbat gendai budōk, borroka-arte tradizionaletatik, aikido, karate, kendo edo ninjitsutik etortzen dira. Hainbat eskola samurai klasikotatik datozen teknika asko gaur egun ere erabiltzen dira, batez ere ninjutsuko borroka-arte tradizionaletan eta aikidoan. Bitartean, haren erabileraren funtsa iaidoaren artean (antzinan iai jutsu) zen.

Ezpata japoniarraren anatomia

Katana baten diagrama, osagai guztiak eta kokalekua adierazita.
  • Ha: sorbatza edo ahoa
  • Habaki: orriaren hasierako bilgarria, eskutokitik hurbil. Pieza apaingarria izateaz gain, ezpatari egonkortasuna ematen dio eta talkaren zati bat xurgatzen du, eskuak jasan ez dezan.
  • Hamon: Tenplearen lerro diferentziala. Adibidez, notare estiloan izurtua izaten da.
  • Hasaki: Orriaren zabalera kissakiaren hasieran.
  • Hi: Orriaren luzetarako ildoa, pieza arintzeko erabilia. Beste funtzio bat kolpeen tentsioa xurgatu eta banatzea da, orria hondatu edo bihurritu ez dadin.
  • Fuchi: tsukaren behealdeko eraztuna.
  • Iori-mune: beheragunerik gabeko orriaren nerbio mota.
  • Kashira: Heldulekuaren amaieran dagoen ezpata-sagarra. Zulo batzuk ditu (shitodome) alde banatan, non Tsukaitoa lotzen baita heldulekuaren txirikorda edo Tsuka-maki amaitzen denean. Hau fuchiarekin bat dator eta elementuen osotasuna fuchigashira izendatzen da
  • Kissaki: ezpataren punta edo muturra.
  • Mei: Armaginaren sinadura, normalean nakagoan ageri dena.
  • Mekugi: tsuka (eskutokia) nakagora (ziria) jotzen zuten larakoak banbuzko egurrezkoak izaten ziren.
  • Mekug-ana: larakoentzako zuloak.
  • Menuki: eskutokiaren alboetako aplikazio metaliko apaingarriak. Ezpatari irmo eusteko funtzioa ere betetzen dute
  • Moto-baba: orriaren zabalera.
  • Moto-kasane: orriaren lodiera habakian.
  • Mune: sorbatzaren aurkako aldea.
  • Nagasa: sorbatzaren luzera.
  • Nakago: ziria, heldulekuan sartzen den orriaren zatia.
  • Nike: nerbioa beheratzea.
  • Sageo: Kurigataren bidez saiara lotuta dagoen soka edo lokarria. Bere erabilera ugarien artean uwagiak edo gerlariaren mahukak bildu eta harrapatutako pertsona bat lotzea dago.
  • Samekawa: tsukaren forrua. Marrazo edo arraiazko azala izaten zuen, tsukaitoa ez irristatzeko.
  • Saia: Katanaren zorroa
  • Seppa: Kobrearen bereizle arruntak. Bata habakiaren eta Tsubaren artean, eta bestea Tsubaren eta fuchiaren artean.
  • Sori: Kurbadura.
  • Sugata: orri mota.
  • Tsuba: guarda, erredola. Orria kirtenetik bereizten zuen zatia. Motibo naturalekin apaintzen zen.
  • Tsuka: eskutokia edo heldulekua.
  • Tsuka-ito: eskutokiaren ahokadura.
  • Yokote: muturra gainerako orritik bereizten duen lerroa.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.