Kataluniako Gobernuaren Lehendakaritzaordea
Kataluniako Gobernuaren Lehendakaritzaordea (katalanez, Vicepresidència del Govern de Catalunya) Kataluniako Generalitateko kargu politikoa da, Gobernuaren eta Generalitateko lehendakaritzaren, azaroaren 5eko, 2008/13 Legeari jarraiki sortutakoa.[1] Lege honek Gobernuaren lehendakariorde bat sortzeko aukera aurreikusten du, betiere Lehen Kontseilari bat (Conseller Primer) izendatu ez bada. Gobernuaren lehendakariordea Gobernuaren parte da, eta betiere Gobernuaren kontseilaritza bati lotuta dago; egun, Lehendakaritzaordearen Kontseilaritzara.
Lehendakariordetza | |
---|---|
Kataluniako Gobernua | |
Orain karguan | |
Titularrak | Jordi Puigneró i Ferrer |
Hasiera | 2021eko maiatzaren 26a |
Karguduna | |
Erakundea | Kataluniako Gobernua |
Izendatua | Kataluniako Gobernuko lehendakaria |
Kargualdia | Lau urte |
Egoitza | Kataluniako Generalitatearen Jauregia |
Sorrera | 2008ko abenduaren 3a |
Trataera | Honorable |
Herrialdea | Katalunia |
2006ko Kataluniako Autonomia-Estatutuaren arabera, Kataluniako Gobernua Kataluniako Generalitateko Lehendakariak, hautazkoa den Lehen Kontselari batek eta bestelako kontseilariek osatzen dute.[2] VII. Legengintzalditik aurrera Lehen Kontseilari bat izendatu ez izenaren ondorioz, Lehendakaritzaordearen Kontseilaritzaren buru den lehendakariordea Kataluniako Gobernuaren bigarren kargu politikorik garrantzitsuena izango da.
Lehendakariordearen funtzioak
2008/13 Legearen arabera, hurrengoak dira Gobernuaren Lehendakariordearen funtzioak:[1]
- Gobernuaren Kontseilu Teknikoa (Consell Tècnic) bildu eta presiditu;
- Gobernuaren lurralde-delegazioen aktibitatea koordinatu eta gainbegiratu;
- Generalitateko Lehendakaria bete eta ordezkatu;
- Gobernuaren Idazkariaren (Secretaria del Govern) bidez informazioa jaso, Kontseilu Teknikoaren gai-zerrendan geituak izan baino lehen, kontseilaritza ezberdinek garatutako dekretu-proiektuen inguruan;
- Legeek hala ezarritako exekuzio- eta administrazio-funtzio oro bete.
Lehendakariorde-zerrenda
Erreferentziak
- (Katalanez) «LLEI 13/2008, del 5 de novembre, de la presidència de la Generalitat i del Govern» Portal Jurídic de Catalunya (Noiz kontsultatua: 2021-05-30).
- (Katalanez) «Títol II. De les institucions (articles 55-94)» gencat.cat (Noiz kontsultatua: 2021-05-30).
- (Katalanez) «Quim Torra nomena els consellers del nou govern de la Generalitat» VilaWeb (Noiz kontsultatua: 2021-07-04).
- (Katalanez) 324cat. (2021-05-24). «Aragonès, 132è president: "Toca arremangar-nos sense por de patir cap esgarrinxada"» CCMA (Noiz kontsultatua: 2021-07-04).
- (Katalanez) «[GALERIA FOTOGRÀFICA La presa de possessió dels consellers del govern de Pere Aragonès»] VilaWeb (Noiz kontsultatua: 2021-07-04).
Oharrak
- Konbergentzia eta Batasunaren proposamenez
- Espainiako 1978ko konstituzioko 155. artikuluaren aplikazioaren ondorioz boterez kendutakoa
- Junts pel Sí koalizioaren proposamenez