Kataluniako Generalitatea
Kataluniako Generalitatea (katalanez: Generalitat de Catalunya) Espainiako Kataluniako Autonomia Erkidegoaren gobernu autonomoa da.
Kataluniako Generalitatea | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Generalitat de Catalunya |
Mota | erakundea, autonomia-gobernua, informazioa eta erakunde publikoa |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Lehendakaria | Pere Aragonès i Garcia |
Egoitza nagusi | |
Prentsa-organoa | Kataluniako Generalitateko Aldizkari Ofiziala |
Osatuta | |
Historia | |
Sorrera | 1359ko abenduaren 19a |
webgune ofiziala |
Kataluniako Parlamentua Gobernuaren funtzioak eta legeak eratzen dituen erakundea da. Generalitateko presidentea (president) parlamentuak aukeratzen eta Espainiako erregeak izendatzen du.
Historia
- 1359an Berenguer de Cruïlles izendatu zuten lehendabiziko presidente (diputat resident), Gironako apezpikua zena. XIV. mende hartatik aurrera, elizgizonak izan ziren nagusi kargu gorenean.
- 1714ko irailaren 15ean Generalitatea bertan behera utzi zuen James Fitz-James (Berwickeko I. dukea)k, Felipe V.a Espainiakoa erregearen garaian, irailaren 11aren porrotaren ostean.
- 1931ko apirilaren 18an berreskuratu zuten erakundea Bartzelonan, Francesc Macià i Llussàk (ERC) hauteskundeak irabazi eta gero.
- 1938an bigarren aldiz Kataluniako erakunderik gorena eten zuten, Gerra Zibila lurralde horretan amaitu eta Francoren diktadura ezarrita. Ordutik, Lluís Companys i Jover (ERC, 1938-40), Josep Irla i Bosch (ERC, 1940-54) eta Josep Tarradellas i Joanek (ERC, 1954-1980) jardun zuten erbestetik.
- 1977ko irailaren 29an bigarrenez Generalitatea berreskuratu zuten, Tarradellasen itzulerarekin.
- 1980an Jordi Pujol i Soleyk (CDC), hauteskundeak irabazita, kargua hartu eta 23 urtez bertan mantendu zen.
- 2003an Pasqual Maragall i Mira (PSC) presidentzara iritsi zen, eta 3 urte geroago alderdikidea zen José Montilla i Aguilera.
- 2010ean Artur Mas i Gavarró (CDC) eta 2016an Carles Puigdemont i Casamajó alderdikidea izendatu zituzten president moduan, Kataluniako prozesu independentista bete-betean martxan zegoelarik.
- 2017an hirugarren aldiz erakundeari geraldia aplikatu zioten, Espainiako Gobernuak eta hango botere judizialak bat eginda, Kataluniako Errepublika bertako agintariek aldarrikatu eta gero urriaren 27an.
Erakundeak
Parlamentua
Kataluniako Parlamentua: Katalanak ordezkatzen dituen parlamentua da. Erakunde honek botere legegilea du eta Generalitatearen gaineko kontrola du.
Generalitateko Presidentea
Kataluniako Generalitateko presidentea Generalitateko ordezkari gorena da eta Kataluniako autonomia erkidegoa Estatuan ordezkatzen du. Egoitza Bartzelonako Kataluniako Generalitatearen Jauregian dago.
Kargu hau eduki duten pertsona guztien zerrenda XIV. mendean hasi eta gaur egun arte luzatzen da. 4 mende geroago, 1714an Generalitatea bertan behera utzi zuten, Felipe V.a Espainiakoa erregearen garaian. 1931an berreskuratu zuten erakundea, eta ordutik 4 presidente eduki du ERCk (122.etik 125.era), 3 CDCk (126, 129 eta 130.ak) eta PSCk 2 (127 eta 128.ak). Historia guztian ez da emakumerik egon kargu goren honetan.
Kataluniako azken presidentea Carles Puigdemont (CDC/PDeCAT) izan da, 130.a.
Sailak
- Ekonomia eta Ogasun Saila
- Presidentetza Saila
- Kanpo Ekintza, Erakundeeekiko Harremanen eta Transparentzia Saila
- Politika Digital eta Herri Administrazio Saila
- Herrizaingo Saila
- Justizia Saila
- Enpresa eta Ezagutza Saila / Bozeramailea
- Lurralde eta Iraunkortasun Saila
- Lan, Ongizate eta Familia Saila
- Nekazaritza, Abeltzaintza, Arrantza eta Elikadura Saila
- Irakaskuntza Saila
- Osasun Saila
- Kultura Saila
Atzerriko egoitzak
Ikus gainera
Kanpo estekak
- Kataluniako Generalitatearen webgune ofiziala (Katalanez) (Gaztelaniaz) (Ingelesez)