Kataluniako Antzoki Nazionala

Teatre Nacional de Catalunya, laburbildura TNC (euskaraz Kataluniako Antzoki Nazionala), Kataluniako Bartzelona hiriburuan kokatzen den antzokia da. Kataluniako Generalitateko Kultura Sailak sortu zuen.

Teatre Nacional de Catalunya
Teatre Nacional de Catalunya antzokiaren aurrealdea.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Katalunia
Probintzia Bartzelonako probintzia
Eremu funtzionalaBartzelonako metropoli eremua
EskualdeaBarcelonès
Kataluniako udalerriaBartzelona
Koordenatuak41°23′59″N 2°11′10″E
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1997ko irailaren 11
Arkitektura
Ondarea
Webgune ofiziala

    1991an Ricardo Bofill arkitektoaren diseinua jarraituz eraikitzen hasi zen. Berez, bere jarduerak 1996an "d’Àngels a Amèrica" antzezlana estreinatu zenean hasi ziren, halere ofizialki 1997ko irailaren 11an inauguratua izan zen, egun hartan Josep Maria Flotats zuzendari eta aktoreak zuzendutako "L’auca del senyor Esteve" antzezlana taularatu zelarik. Ordudanik bere hiru aretoetan (Sala Gran, Sala Petita eta Sala Tallers) programazio erregular bat antzeztu izan da, mota guztietako ikuskizunak taularatu izan direlarik, nagusiki katalanez.

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.