Katalunia autonomikoaren XIII. Legegintzaldia
Katalunia autonomikoaren XIII. Legegintzaldia 2021eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeen ondorioz sortutako legegintzaldia da, Joaquim Torra i Pla-ren inhabilitazioaren ostean Kataluniako Parlamentuak Generalitateko Presidente berria hautatzeko legeak ezarritako denbora-tartea amaitzearen ondorioz. 2021eko urtarrilaren 15ean, COVID-19ak sortutako osasun-egoera larriak hauteskunde-deia bertan behera uztera eraman zuen, data berri modura urte bereko maiatzak 30 proposatuz,[1] baina KJANak bertan behera utzi zuan deiaren atzeratzea, hauteskunde-data modura otsailaren 14a mantenduz.[2]
Katalunia autonomikoaren XIII. Legegintzaldia | ||
---|---|---|
Mota | legislature of the Parliament of Catalonia (en) | |
Denbora-tarte | 2021eko martxoaren 12a - | |
Herrialdea | Espainia | |
Nongo eskumenen mende | Katalunia | |
Kataluniako Parlamentuko presidentea | Anna Erra – JxCat «» Laura Borràs i Castanyer | |
First Deputy Speaker of the Parliament of Catalonia (en) | Alba Vergés – ERC «» Anna Caula i Paretas (en) | |
Second Deputy Speaker of the Parliament of Catalonia (en) | Assumpta Escarp Gibert (en) – PSC-Units «» Eva Granados (en) | |
First Secretary of the Parliament of Catalonia (en) | Ferran Pedret i Santos (en) – PSC-Units | |
Second Secretary of the Parliament of Catalonia (en) | Aurora Madaula i Giménez – JxCat «» Jaume Alonso-Cuevillas (en) | |
Third Secretary of the Parliament of Catalonia (en) | job vacancy (en) – CUP-G «» Pau Juvillà i Ballester (en) | |
Kataluniako Parlamentuko laugarren idazkaria | Ruben Wagensberg – ERC | |
Kausa | 2021eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak | |
Hauteskundeak
2021eko otsailaren 14ean ospatutako hauteskundeek parte-hartze bereziki baxua izan zuten; 2017ko hauteskundeetan Kataluniako Parlamentuko hauteskunde batetarako parte-hartze altuena lortu zen bezala (%79.09a), 2021ekoek parte-hartze baxuena erakutsi zuten (%53.54a).[3]
Kataluniako Alderdi Sozialista (PSC) boto-kopuruan irabazle izan zen hauteskunde horietan, eta Kataluniako Ezker Errepublikanoak (ERC) lortutako eserleku-kopuru berdinak lortu zituen; 33. Junts per Catalunya alderdiak hirugarren postu bat eskuratu zuen, 32 eserlekurekin. VOX alderdi ultraeskuindarrak, lehen aldiz, Kataluniako Parlamentuan ordezkaritza lortu zuen, 11 eserlekurekin. En Comú Podem-Podem en Comú-k bere bosgarren posizioa mantendu zuen boto-kopuruan, 8 eserleku bereganatuz; halere, Herri Batasuneko Hautagaitza-Irabazteko Ziklo Berri Bat (CUP-G) koalizioak 9 eserleku lortu zituen, eserleku-kopuruan comunsen gainean geratuz. Herritarrak (C's) alderdiak, bestalde, izugarrizko jeitsiera pairatu zuen, 2017an eskuratutako 36 eserlekuetatik 30 galduz. Alderdi Popularrak, amaitzeko, 3 lortu zituen.[4]
Alderdi Demokrata (PDeCAT) Parlamentuan ordezkapena lortzeko atarian geratu zen, 70,000 boto baino gehiagorekin. Alderdi independentistek, lehen aldiz, boto-kopuruaren %50a gainditu zuten, 74 eserleku total eskuratuz.[4]
Legegintzaldiaren konstituzioa
2021eko martxoaren 12an XIII. Legengintzaldiari hasiera eman zitzaion. Bertan, Adin-Mahaia diputatu zaharrenak presiditu zuen (Ernest Maragall; ERC), idazkari modura bi diputatu gazteekin batera (Alberto Tarradas; VOX eta David González; PSC). Adin-Mahaiaren erabaki bakarra hiru diputatuen boto delegatuaren onartze edo ezeztatzea izan zen: Teresa Pallarès (Junts; gaixo zegoena), Pau Juvillà (CUP-G; COVID-kontaktu hurbila izateagatik kuarentenan zegoena) eta Lluís Puig (Junts; Bruselan erbesteratua). Adin-Mahaiak lehen bi diputatuen boto delegatua aho batez onartu zuen, Lluís Puigen boto delegatua ezeztatua izan zen bezala, soilik Presidentearen oniritzia jaso baitzuen.[5][6]
Parlamentuko Mahaiaren osatzea
Kargua | Diputatua | Agintaldi-hasiera | Agintaldi-amaiera | Koalizio edo alderdi politikoa | ||
---|---|---|---|---|---|---|
Presidenta | Laura Borràs i Castanyer | 2021eko martxoaren 12a | Junts per Catalunya (Junts) | |||
Lehen presidenteordea | Anna Caula i Paretas | 2021eko martxoaren 12a | 2021eko ekainaren 2a[7] | Kataluniako Ezker Errepublikanoa (ERC) | ||
Erabakitzeke | – | |||||
Bigarren presidenteordea | Eva Maria Granados Galiano | 2021eko martxoaren 12a | Kataluniako Sozialisten Alderdia (PSC) | |||
Lehen idazkaria | Ferran Pedret i Santos | 2021eko martxoaren 12a | PSC | |||
Bigarren idazkaria | Jaume Alonso-Cuevillas i Sayrol | 2021eko martxoaren 12a | 2021eko apirilaren 5a | Junts | ||
Aurora Madaula i Giménez | 2021eko apirilaren 29a | |||||
Hirugarren idazkaria | Pau Juvillà i Ballester | 2021eko martxoaren 12a | Herri Batasuneko Hautagaitza-Irabazteko Ziklo Berri Bat (CUP-G) | |||
Laugarren idazkaria | Ruben Wagensberg Ramon | 2021eko martxoaren 12a | ERC |
Lehendakariaren hautatzea
Kataluniako Generalitateko lehendakari izateko lehendakarigai proposatua Kataluniako Ezker Errepublikanoaren zerrendaburua izan zen, Pere Aragonès. Parlamentuko presidentak, Laura Borràsek, hautagai modura hautatu zuen Kataluniako ganbaran parte hartzen duten zortzi alderdi ezberdinekin biltzartu ostean.[8]
Lehen inbestidura-saioa 2021eko martxoaren 26an ospatu zen, non lehendakarigaiak ez zuen lortu beharrezkoa zen gehiengo osoa. Bigarren inbestidura-saio batean, lau egunen ostean, ez zuen ezta ere lortu bigarren hontan beharrezkoa zen gehiengo sinplea. Izan ere, ERC eta CUP-G alderdiek Aragonèsen inbestidurarako akordio bat sinatu zuten arren, Junts per Catalunya alderdiak, akordio-negoziazio bati denbora gehiago emateko testuinguruan, nahikoa ez zen abstentzioarekiko jo zuen bi inbestidura-saioetan.[9] Hala, bestelako alderdi guztiek hautagaiaren kontra bozkatu zuten ere.[10]
Lehendakari bat hautatzeko epe-muga maiatzaren 26a zen, halakorik ez gertatzekotan Kataluniako Parlamentua desegin eta, automatikoki, hauteskunde-deia zabaltzen zelarik.[11] Azkenean, ERC eta Junts per Catalunyak koalizio-gobernu baterako akordioa sinatu zuten, lehendakarigaiari bigarren inbestidura-deialdi batera aurkezteko aukera eman ziona, 2021eko maiatzaren 21ean.[12] Hirugarren inbestidura-saioan izan zen lehendakari izendatua, ERC, Junts per Catalunya eta CUP-G alderdien 74 bozekin gehiengo osoaren 68 botoen langa gaindituz. Beste alderdiek –61 boto– kontrara bozkatu zuten.[13]
Lehendakarigaia | Data | Boza | Totala | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Pere Aragonès i Garcia (ERC) | 2021eko martxoak 26
Beharrezkoa: gehiengo osoa (68/135) |
Bai | 33 | 9 | 42 / 135 | ||||||
Ez | 33 | 11 | 8 | 6 | 3 | 61 / 135 | |||||
Abst. | 32 | 32 / 135 | |||||||||
2021eko martxoak 30
Beharrezkoa: gehiengo sinplea |
Bai | 33 | 9 | 42 / 135 | |||||||
Ez | 33 | 11 | 8 | 6 | 3 | 61 / 135 | |||||
Abst. | 32 | 32 / 135 | |||||||||
2021eko maiatzak 21
Beharrezkoa: gehiengo osoa (68/135) |
Bai | 33 | 32 | 9 | 74 / 135 | ||||||
Ez | 33 | 11 | 8 | 6 | 3 | 61 / 135 |
Erreferentziak
- (Katalanez) «Ajornades les eleccions a Catalunya 2021 fins al maig | betevé» beteve.cat (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
- (Katalanez) «El TSJC manté les eleccions per al 14 de febrer» ElNacional.cat (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
- (Katalanez) «53,42 % de participació en les eleccions a Catalunya del 2021 | betevé» beteve.cat (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
- «Eleccions al Parlament de Catalunya 2021» resultats.parlament2021.cat (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
- (Katalanez) «Els secretaris de la Mesa d'Edat impedeixen a Lluís Puig delegar el vot» ElNacional.cat (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
- (Katalanez) EFE. «La mesa d'edat rebutja el vot delegat de Lluís Puig en la sessió constitutiva - 12 març 2021» El Punt Avui (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
- (Katalanez) «Anna Caula deixa la vice-presidència del parlament per ser secretària general de l'Esport» VilaWeb (Noiz kontsultatua: 2021-06-06).
- (Katalanez) Guiu, Anna Mascaró, Núria Orriols. (2021-03-24). «Laura Borràs proposa Pere Aragonès com a candidat a la investidura» Ara.cat (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
- (Katalanez) Redacció. «La CUP votarà a favor de la investidura de Pere Aragonès - 25 març 2021» El Punt Avui (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
- (Katalanez) GUASCH, MARC. (2021-03-26). «Fracassa la primera votació per a investir Pere Aragonès» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
- (Katalanez) 324cat. (2021-03-29). «Dos mesos per investir president o repetició d'eleccions: el calendari a partir d'ara» CCMA (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
- (Katalanez) 324cat. (2021-05-17). «ERC i Junts anuncien un preacord per governar en coalició i desencallar la investidura» CCMA (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
- (Katalanez) 324cat. (2021-05-20). «Pere Aragonès, investit 132è president de la Generalitat» CCMA (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).