Katakresi
Katakresi hitza grezierazko κατάχρησις dator, eta jatorriz “baliatzea” esan nahi du. Literatur figura erretoriko bat da, errealitate bat definitzeko garaian eta berezko hitza ez dagoenean, hori metaforikoki izendatzean datzana. Esaterako, “bihotza eskuan” esaten dugunean, ez gara organo horretaz ari, sentimenduaren adierazpenaz baizik. Tropo artean sailkatzen da.
Hona hemen adibide batzuk:
- zubi festa
- zulo beltza (ez dago benetako zulorik)
- ezpataren ahoa
- kalkulu orria (ez da orri bat)
- ontziaren ezpaina
- diru beltza
- diru zikina
Bibliografia
- Estébanez Calderón, Demetrio. Diccionario de términos literarios. Madril: Alianza Editorial. ISBN 84-206-5251-2.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.