Katakrak (kooperatiba)
Katakrak Iruñean kokatutako elkartea da, kooperatiba bezala eratua. Elkarteak liburu-denda bat, kantina bat, argitaletxe bat eta ekitaldietarako areto bat kudeatzen du.
Katakrak | |
---|---|
Katakrak liburu-dendako barrualdea. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′03″N 1°38′53″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2013ko abendua |
Arkitektura | |
Webgune ofiziala | |
2022. urtean kolektiboa 16 laguneko batzarra osatzen zuten. Kolektiboak kooperatiba bezala funtzionatzen du. Kooperatibako denek soldata bera dute, nagusirik gabe. Bazkideen komunitate batek eusten du proiektua eta diruz eta bestelako ekarpenez aberasten du proiektua. Katakrakekoek este kolektiboentzako topaleku bat eskaintzen dute Iruñeko Kale Nagusian, 54. zenbakian.[1]
Argitaletxea
Lehenengo liburuak 2016ko abenduan argitaratu zituzten.
Hainbat hizkuntzatatik itzulitako saiakera eta narratiba lanak argitaratu dituzte. Hauek izaten dira gehien landu dituzten gaiak argitaratu dituzten saiakeretan: feminismoa, indarkeria, ekonomia, artea, historia, ekologismoa, komunak.
Narratiban munduko lan estetikoki nabarmen batzuk argitaratu dituzte, munduko hainbat gatazktan zapalduek izan duten tokia hedatzeko asmoz.[2]
Liburu-denda
Katakrak liburu-dendak 2013ko abenduan zabaldu zituen ateak 16 lagunen asanblada baten ekimenez eta ekimen sozialeko 1978 Kooperatibaren lan jarduerarekin.
Liburuekin kontzientzia kritikoa eratu eta eraikitzeko 25.000 tituluko funtsarekin hasi zuen bidea. 60 lagunentzako kantina bat dauka gertuko produktuekin, ekologikoekin eta bidezko merkataritzazkoekin.
Erabilera anitzeko aretoa
170 lagunentzako areto nagusi bat dauka Iruñeko Kale Nagusian ekitaldi sozialak eta kulturalak egiteko.
Erreferentziak
- «Ezagutu gaitzazu | Katakrak» katakrak.net (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
- «Argitaletxea | Katakrak» katakrak.net (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).