Katakonba
Katakonbak (ziur aski grezierako κατά κυμβής, katà kymbès, "leize azpian" edo "indusketa azpian") lehen kristauen lur azpiko kanposantuak ziren. Jende askoren hilobi guneak ziren. II. mendetik V. menderarte eman ziren kristautasuna garatu zen gune batzuetan. Ezagunenak, edo jatorrizkoak, Erromako San Sebastiano fuori le mura (San sebastian harresiz kanpokoa) edo San Sebastiano ad Catacumbas elizaren inguruan daudenak dira.
Hedaduraz, katakonba elkarlotuta dauden lurpeko leize edo lekuak izendatzeko erabili izan da, batez ere hildakoak lurperatzeko. Ezagunenak Pariskoak, Palermokoak eta Limakoak dira.
Historia
II. menderarte, kristauak paganoekin batera lurperatzen ziren. Baina katakonbak sortu zirenean, kristauak han lurperatzen ziren, honela talde batetako partaide zirela azpimarratuz (idei garrantzitsua beraientzat). V. mendetik aurrera, bertan behera utzi ziren, jendea ez baitzen gurtzera joaten eta hilobiraketak gaur egun ezagutzen ditugun kanposantuetan eginten hasi zirelako. XVI. mendean berreskuratu ziren eta XIX. mendean hasi ziren errespetatzen eta zuten garrantzia ematen ez kristautasunaren ikuspuntutik bakarrik, baizik eta ikuspuntu historiko-artistiko batetik ere.
Non eta nola
Hiriko harresietatik kanpo (legeak esaten zuen bezala) eta bideetatik gertu egiten ziren.
Korridore estuak ziren, ambulacriak, labirintu itxurarekin. Hauetan aldeetako ormetan nitxo edo loculiak egiten dira: nitxo laukizuzenak. Orokorrean gorpuak maindireekin estaltzen ziren eta lauzekin nitxoa ixten. Normalean nitxo bakoitzeko gorpu bat izaten zen, baina badira bi eta hiru sartu zituztenak ere (loculi bisomus edo trisomus). Hormetan toki gehiagorik etzenean lurrean hilobiratzen zituzten.
Dirudienez, kristauek, Erroma kanpoan zeuden harrobi utziez baliatu ziren. Bertan tufa edo puzzolana harriak topatu zituzten eta hauek erabili. Hauen ezaugarriak onak ziren, hoietako bat biguntasuna zelarik. Harrobi horietako pasadizoak ere erabili zituzten beraien katakonbetan ere.
Ezagutzen diren katakonben izenen jatorria ezberdina izan daiteke. Alde batetik, lurraren jabearen izena jartzen zioten. Beste izendatzeko modua izan daiteke Santuren bat lurperauta badago, aren izena hartuko du. Azkenik norbaitek eraiki edota handitu bazuen, sustatzailearen izena har zezakeen.
Hilobiratzea
Kristauentzat ideia garrantzitsua zen inhumazio edo ehorzketa egitea. Paganoen munduan gehien egite zena crematio edo errausketa izaten zen, baina kristauek gorpua gorde behar izaten zuten. II eta III. mendeen artean, ez dago argi zergatik, paganoek ere ehorzketa egiten zituzten, errausketa utziz. Batzuk diote kristauen eraginagatik izan zela. Badirudi, goi mailako jendea hasi zela horrelakoak egiten.
Margogintza
Katakonbetako hormetan margogintza ugaria topatu izan da. Freskoa erabiltzen zuten teknika bezala eta gai ezberdinak irudikatzen zituzten. Orokorrean Ordo comendationis animae gaiak izango dira, salbamenerako paradigmak.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Italieraz) Katakonben historiaren sarrera orokorra
- (Italieraz) Kristau katakonbak