Kasuga-taisha
Kasuga-taisha (japonieraz: 春日大社) Naran dagoen santutegi xintoista nagusia da. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Aintzinako Narako monumentu historikoak izeneko multzoan, bai santutegia eta baita inguruko oihan primarioa ere.
Kasuga-taisha | |
---|---|
春日大社 | |
Aintzinako Narako monumentu historikoak Twenty-Two Shrines Kasuga-Taisha and Kasugayama Primeval Forest Shinbutsu Reijō Junpai no Michi | |
Erdiko atea eta eraikina Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Nara |
Core city of Japan | Nara |
Koordenatuak | 34°40′53″N 135°50′54″E |
Historia eta erabilera | |
Kasuga-sai | |
Kasuga Wakamiya On-Matsuri Festival | |
Kasuga utsushi | |
Erlijioa | sintoismoa |
Izena | Kasuga no Kami (en) |
Arkitektura | |
Estiloa | Kasuga-zukuri (en) |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | 〒630-8212 奈良県奈良市春日野町160 |
Webgune ofiziala | |
Kasuga-taishara iristeko bidea oreinen parketik pasatzen da. Oreinak libre dabiltza izan ere jainko xintoisten mezulari kontsideratzen baitituzte. Bestalde hiru mila harrizko linternak argiztatzen dute santutegirako bidea.
Historia
Santutegia 768an eraiki zen baina sarritan berreraiki behar izan da. 965 urtean Murakami enperadoreak mezulari inperialak bidali zituen Japoniako 16 santutegi inperialetara eta horietako bat Kasuga-taisha izan zen.
Jaialdiak
- Setsubun Mantoro: Otsailaren 2tik 4ra.
- Kasuga Matsuri: Martxoaren 3an. Tximuaren jaialdia izenaz ezagutzen da.
- Obon Mantoro: Abuztuaren 14 eta 15 artean ospatzen den jaialdi ikusgarria da. Nara parkean milaka eta milaka linterna pizten dira ilunabarrean.
Iruditegia
- Minamimon atea.
- Romon atea.
- Santutegia.
- Heiden eraikina.
- Brontzezko linternak.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Japonieraz)(Ingelesez) Webgune ofiziala
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.