Kasu!
Kasu! Iruñeko musika taldea da. Rock, hip-hop eta musika estilo anitz lantzen dituena.
Kasu! | |
---|---|
Kasu! taldekoak NUPko Euskal Jaian. | |
Datuak | |
Jatorria | Iruñea |
Musika mota | Rock, hip-hop eta beste |
Urteak | 2003 - gaur egun |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | MusikHerria, taupaka elkartea, autoekoizpenak |
- Artikulu hau Iruñeko musika taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kasu».
Historia
Talde hau 2003an sortu zen Na Tua Man eta Seihots bezalako taldeetan jardundako Eneko Napal (gitarra), R-Zetak taldean ibilitako Patxi Juaniz (bateria), Mikel Marin (gitarra) eta Sahats Alemanekin (ahotsa eta baxua) elkartu zirenean. Laster gehitu zitzaien Josu Berrade, baxua hartuz eta Sahatsek ahotsari ekin zion.
Lehen kontzertua Donibaneko jaietan eman behar zuten Musutruk izenez, baina egun horretan eroritako ekaitzak bertan behera utzi zuen, egun hori izan zen Kasu! izena hartu zutenekoa. 2005ean haien lehen lana "Beldurrik ez" grabatu zuten Iruñeko K estudiotan Albertok grabatu nahasi eta masterizatuta, eta autoekoizpen gisa kaleratu zuten, egile eskubideak alde batera utziz erregistratu gabe.
2007an Enekok taldea utzi zuen bizitza pertsonala zela eta. Taldeak fase berri bati ekin zion laukote bihurturik. Fase honetan grabatuak dira "Iruindarrok" (Iruñeako gazte peñaren kanta, elektrotxarangako musikari zenbaitekin batera) eta "Geografia" (Joseba Sarrionandiaren olerki bat musikatuta) Elkarrekin (MusikHerria) diskorako.
2008. urteko Urrian Mikel atxilotu zuen espainiar poliziak Marlaska epailearen aginduz. Honenbestez prestatzen ari ziren disko berria geldiaraziz. Kartzelatze honen ondorioz, Eneko taldera itzuli zen Mikelek ala eskatuta diskoa prestatzen jarraitzeko. Egoera horretan Lizar taldean sartu zen ere. 2009-ko urtarrilean diskoa grabatzeari ekin zioten eta grabaketaren erdian bi albistek astindu zuten taldea berriz ere. Mikel fidantzapean irten zen kartzelatik eta bestetik Mak! taldearekin batera 2009-ko gazte martxa-ko abestia egiteko eskaera jaso zuen taldeak. Honi ekiteko eta taldean zegoen egoera berria zela medio taldea abestiaren konposizioan eta grabazioan murgildu zen. 2009an "2" diska argitaratu zuten.
Taldeak orduan 6 hilabeteko atsedenaldia hartu zuen Patxiren Mexikorako bidaia zela eta. 2010eko abendu hasieran "Bitxikeriak" MaxiSinglea kaleratu zuten.
2012an argitaratu zuten hirugarren lan luzea izan zen "Erraietatik" diskoa Taupaka sortzaile elkartearekin batera.
2019. urteko otsailaren 2an "Haziak erditzen" diska argitaratu zuten. Lan hau K estudioetan nahasi eta masterizatua izan da eta diskaren diseñuan Lorea Larraya eta June Garcíaren lana ikusgarria da.
Taldekideak
Egun taldea osatzen dutenak
Diskografia
Beldurrik ez (autoekoizpena, 2005)
Abestia | Entzun |
1 Kasu | Mp3 |
2 Ametsa | Mp3 |
3 Edonoren Istorioa | Mp3 |
4 Galeraziz Loa | Mp3 |
5 Mugikorrak | Mp3 |
6 Zena, Izanen | Mp3 |
7 Kaketan | Mp3 |
8 Beldurrik ez gehiago | Mp3 |
9 Yanki, Ona.... | Mp3 |
10 Garbi | Mp3 |
11 Zikin | Mp3 |
12 Jainkoa | Mp3 |
13 Denbora | Mp3 |
14 Minbizia | Mp3 |
15 Hamaika | Mp3 |
16 Salduak | Mp3 |