Kastrexanako geralekua

Kastrexana Euskal Herriko Bizkaiko tren eta autobus geraleku bat da, Bilbo udalerriko Kastrexana auzoan kokatuta dagoena.

Kastrexana
Geralekuko sarrera
Map
Lineak
« Irauregi    Santa Ageda »
« Irauregi Lanak  Bilboko metroaren 4. linea  Santa Ageda »
Kokapena
HelbideaBasurtu-Kastrexana errepidea, 245; 48013
UdalerriaBilbo,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Kodea05460
Gunea1. gunea
Irekiera1890eko abenduaren 5a
IrisgarriaGeltoki ez irisgarria 
AldageltokiaTrena Autobusa 
Nasak1
Trenbideak2
JabeaTrenen Azpiegituren Administratzailea
EragileaRenfe Feve
Garraio zerbitzuak
Renfe Aldiriak  Bilbo Balmaseda
BizkaibusA3341  Bilbo Arrespalditza
A3342  Bilbo Artziniega
A3343  Bilbo Sodupe
Bilbobus88  Kastrexana Indautxu
 Eskema

Geralekua 1890eko abenduaren 5an ireki zen.

Egoera

Geralekua honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[1]

Sarbideak

  • Eskailera bidezko sarbidea Autobusa Sarbide ez irisgarria Zorrotza-Kastrexana errepidea 245

Historia

Kadagua ibaiaren arroan trenaren behin betiko proiektua Victor Txabarri, Manuel Allendesalazar, Enrique Aresti eta Ramón Bergé ingeniariek aurkeztu zuten 1888ko maiatzean. Urte bereko uztailean onartu zen. Burdinbidea onura publikokotzat jo zen, 99 urterako ustiapen batekin. Kadaguako Trenbidearen Konpainia 1888ko uztailaren 2an eratu zen kudeatzeko. Linea Zorrotzan abiatu behar zen, Bilbotik Portugaleterako burdinbideak auzo horretan zuen geltokian.[2]

Burdinbidea 1890eko abenduaren 5an inauguratu zen. Urtean gutxienez 96 000 bidaiari garraiatzeko asmoa zuten, eta jarduerak hasi eta lau urte eskasera 219 504 bidaiari mugitzen zituzten. Geraleku hori burdinbidearen gainerakoarekin batera inauguratu zen 1890eko abenduaren 5an.[3]

1898an sortu zen Bilbo-Santander burdinbidea, Zorrotza-Balmaseda trenbidea Santander-Solares eta Zalla-Solares burdinbidetarekin lotu ondoren, Bilbo eta Santander arteko ibilbideak ahalbidetuz.[4]

1972an FEVE eragileak trenbideen ustiapena bere esku hartu ondoren, 1975ean Bilbo-Leon eta Bilbo-Santander burdinbideak lotu zituen Arangurengo geltokian. Handik aurrera bai Santanderretik bai Leonetik zetozen trenek trenbide beretik heltzen dira Irauregira. Lutxanako eta Roblako saihesbideak zama-garraiorako trenentzako besterik ez ziren mantendu.

1994an Bilbo-Leon burdinbidea itxi ostean, trenek Balmasedako geltokira baino ez ziren heltzen.[5] 2003an berriro ireki zen Bilbo-Leon burdinbidea, batipat Robla kotren turistiko zerbitzua ezartzeko, eta baita egunean zentzu bakoitzeko tren bat jartzeko. Bere aldetik, Bilbo-Santander burdinbidea irekita mantendu zen, gaur egun egunean zentzu bakoitzeko hiru tren daudelarik.[6]

Bilbo-Leon burdinbideari dagokionez, 2009an Galtzarako geralekura luzatuta, trenek aldiriko zerbitzua egiten dute Bilbora arte, eta tren bat ibiltzen da 30 minutuko maiztasunaz. Burdinbide hau, aipatutakoen artean guztiz elektrifikatuta dagoen bakarra da.[7]

Geralekua

Geltokiak sarbide bakarra du, eskaileraz irisgarri, eta nasa bakarrekoa da.

Zerbitzuak

Aldiriko trenak

 Bilboko Renfe Aldiriak
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
 C-4fBilbo
Concordia
AmetzolaBasurto–OspitaleaZorrotza–ZorrozgoitiSanta AgedaKastrexanaIrauregiZaramilloQuadraSodupeArtxubeLanbarriGueñesAranguren–GeltokiaAranguren–GeralekuaZallaColegioIbarraBolunburuHerreraBalmasedaGaltzara

Hiriarteko autobusak


Hiriko autobusak

Erreferentziak

  1. EuroFerroviarios. «Kastrexana (geralekua)» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  2. Iberiar Penintsulako trenbide txikietako historia. Fundación de los Ferrocarriles Españoles DL 2005 ISBN 84-88675-97-6. PMC 804307216. (Noiz kontsultatua: 2021-05-23).
  3. Roblatik Balmasedarako trenaren kronologia. Via Libre aldizkaria, 465. zenbakia. 2003ko ekaina.
  4. «Santaderretik Bilbora Trenbidearen Konpainia» web.archive.org 2016-02-03 (Noiz kontsultatua: 2021-05-23).
  5. (Gaztelaniaz) Asociación Burgalesa de Amigos del Ferrocarril. «Bilbo-Robla burdinbidea: geltokiak» (Noiz kontsultatua: 2014-08-31).
  6. (Gaztelaniaz) Asociación Burgalesa de Amigos del Ferrocarril. «Bilbo-Robla burdinbidea: ibilbidea» (Noiz kontsultatua: 2014-08-31).
  7. Treneando. «Fevek geraleku berri bat inauguratu zen Balmasedan» (Noiz kontsultatua: 2013-04-07).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Irauregi Kastrexana Santa Ageda
Leon–Matallana Bilbo–Concordia
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.