Kastitate

Kastitatea gizarte edo talde bateko moralarekin bat datorren sexu-jokabidea da, erlijioak ezarritako dogman, filosofia arrazoietan edo kultura bateko ohituretan oinarritua. Kastitatea atxikitzen duen pertsonari kastu deritzo. Kastitateak sexu-harreman mota guztien etena, sexu-abstinentzia alegia, sexu-praktika jakin batzuk soilik alde batera uztea edota sexu-praktikak une eta egoera jakin batzuetan eta pertsona jakin batzuekin soilik egitea ekar dezake. Adibidez, Erromatar Eliza Katolikoak ezkontzaz kanpoko sexu-harremanak gaitzesten ditu, ezkontza aurretikoak zein ezkontzaren baitan ezkontidea ez den pertsona batekin egiten direnak, eta zelibatua agintzen die apaizei. Gizartean, elkarren aurkako jarrerak daude kastitateari buruz: batzuen iritziz, kastitatea sexu-errepresioa besterik ez da; beste batzuen ustez, pertsonari betetasuna eta oreka ematen dizkion bertutea da.

Sokrates Altzibiades gaztea kastu izatera bultzatzen: kastitatea ezagutzarako bertutea da filosofia zenbaitetan.

Kanpo estekak

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.