Kastellorizo
Kastellorizo (grezieraz: Καστελλόριζο, Kastellórizo, ofizialki Μεγίστη, Megísti) Mediterraneo itsasoaren hego-ekialdeko uharte txiki bat da. Greziako lurraldearen parte bada ere, Turkiako kostaldetik 1.300 metrora dago, eta Greziako beste lurralde hurbilenetik (Rodas uhartea) 110 km-ra.
Kastellorizo | |
---|---|
Bertako izena | Καστελλόριζο |
Geografia | |
Kokapena | Mediterraneo itsasoa |
Azalera | 11,987 |
Politika | |
Herrialdea | Grezia |
Periferia | Hego Egeo |
Prefektura | Dodekaneso |
Hiriburua | Megísti |
Gizartea | |
Biztanleria | 430 |
Dentsitatea | 36 |
Izena
Uharteak hainbat izen izan ditu historian zehar, han izan diren herrien erakusgarri. Italieraz Castellorizo edo Castelrosso deitu izan zaio uharteari, eta turkieraz Meis. Egungo izen ofiziala Megisti (Μεγίστη) da, «Handiena» grezieraz; izan ere, nahiz eta hedaduraz 11.987 km2 besterik ez izan (Dodekanesoko uharterik txikiena), bere uhartedi txikiko uharterik handiena da.
Kanpo estekak
- (Grezieraz)(Ingelesez) Udalaren webgunea
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.