Kaskagorri

Kaskagorri konpartsa Bilboko gazte mugimenduaren konpartsa da, konpartsen federakundearen kide dena. 1989an sortu zen, hiriko gazte mugimenduaren eragile desberdinen arteko komunikazioa hobetzeko. Gauzak honela, gazte mugimenduaren beste elkargune bat bihurtu da.

Kaskagorri
Sorrera: 1989
Txupinera: Itxaso Goti (1990)
Egoitza: Barrenkale Barrena, 9 (Zazpikaleak)
Leloa: -
Kideak:, 300
Koloreak: Gorria
Egoera: Aktiboak
Webgunea: www.kaskagorri.org

Auzo desberdinetako jaietan eta gazte mugimenduak antolaturiko jaietan ere egoten dira, beti euskal kulturaren defentsa ardatz dutelarik. Besteak beste, "Kaskakanpada", "Azken poteoa", "Kaskasagardotegia" eta "Kaskakelarre" izeneko ekimenak antolatzen dituzte.

2010ean, Iñaki Azkunak Bilboko alkateak bi urtetako zigorra ezarri zion 2010eko urtarrilean Kaskagorri eta Txori Barrote) konpartsei: bi urtez Bilboko Aste Nagusitik kanporatu zituen presoen argazkiak erakusteagatik. Urte batzuk beranduago, Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiko epaile batek konpartsaren errekurtsoa haintzat hartu eta Azkunaren zigorra baliogabetu zuen.[1]

Asterixen irudia hartu dute logotipoan.

Mari Jaia eta Naroa Gaintza Kaskagorri konpartsan

Erreferentziak

Ikus, gainera

Bilboko Aste Nagusia

Kanpo estekak

Kaskagorri konpartsen federakundearen webgunean
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.