Kasimiro IV.a Jagellondarra
Kasimiro IV.a. Jagellondarra (polonieraz: Kazimierz Jagiellonczyk; lituanieraz: Kazimieras Jogailaitis; Krakovia, 1427ko azaroaren 30a - Hrodna, 1492ko ekainaren 7a), Lituaniako duke handia (1427-1492) eta Poloniako erregea (1447-1492) izan zen.
Kasimiro IV.a Jagellondarra | |||||
---|---|---|---|---|---|
1447ko ekainaren 25a (egutegi gregorianoa) - 1492ko ekainaren 7a (egutegi gregorianoa)
1440 - 1492ko ekainaren 7a | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Krakovia, 1427ko azaroaren 30a (egutegi gregorianoa) | ||||
Herrialdea | Lituaniako Dukerri Handia | ||||
Heriotza | Hrodna, 1492ko ekainaren 7a (egutegi gregorianoa) (64 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Wawelgo katedrala | ||||
Familia | |||||
Aita | Ladislao II.a Poloniakoa | ||||
Ama | Sophia of Halshany | ||||
Ezkontidea(k) | Elisabeth of Habsburg (en) (1454ko otsailaren 10a, 1454ko otsailaren 10a (egutegi gregorianoa) - 1492ko ekainaren 7a) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Leinua | Jagellondarrak | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | poloniera Ruteniera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | subiranoa | ||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Ladislao II.a Jagellonen eta haren laugarren emazte Sofia Holszanykoaren bigarren semea. Haren osaba Sigismundo I.a Kęstutaitis hil zutenean, Lituaniako dukerria eskuratu zuen, eta anaia Ladislao borrokan hil zitzaionean bilakatu zen Poloniako errege.
Haren erreinaldiko garaipen nagusia Hamahiru Urteko Gerran Zaldun Teutonikoak menderatzea izan zen (1454-1466). Horren ondorioz, Prusiaren parte bat (Errege Prusia edo Prusia Poloniarra) —Gdansk-eko Pomerania— bereganatu zuen, eta Ekialdeko Prusiaraino hedatu zuen bere jabegoa.
Haren erregealdian inprimatu zen lehen liburua Polonian (1474). 1484an, turkoek Besarabiako parte bat eta Moldavia bereganatu zituzten.
Elisabete Hungariakoarekin ezkondu zen, eta 13 seme-alaba izan zituzten. Haien semeetariko lau errege izan ziren: Ladislao II.a Bohemiakoa eta Hungariakoa, Hungariako eta Bohemiako errege; Joan I.a Alberto, Poloniako errege; Alexandro I.a Jagellon, Lituaniako duke handia eta Poloniako errege; eta Sigismundo I.a Zaharra, Poloniako erregea eta Lituaniako duke handia.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kasimiro IV.a Jagellondarra |