Kashiwa (Chiba)
Kashiwa (japonieraz: 柏市 Kashiwa-shi) Japoniako hiria da, Chiba prefeturako bosgarrena populazioari dagokionez. 2014ko erroldaren arabera 406.667 biztanle ditu.
Kashiwa 柏市 | |||
---|---|---|---|
core city of Japan (en) | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Japonia | ||
Uhartea Eskualdea Prefektura | Honshu Kantō Chiba | ||
Alkatea | Kazumi Ōta (en) | ||
Izen ofiziala | 柏市 | ||
Jatorrizko izena | 柏市 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 35°52′03″N 139°58′33″E | ||
Azalera | 114,19 km² | ||
Mugakideak | Matsudo, Abiko (en) , Kamagaya (en) , Noda, Nagareyama (en) , Inzai (en) , Shiroi (en) , Toride (en) eta Moriya (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 427.603 (2021eko martxoaren 1a) 13.649 (2015) | ||
Dentsitatea | 3.726,71 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1954ko irailaren 1a | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 | ||
Hiri senidetuak | Tsugaru (en) eta Tadami (en) | ||
http://www.city.matsudo.chiba.jp/ |
Geografia
Chiba prefeturaren ipar-mendebaldean dago, Shimōsa lautadan, Tokiotik oso gertu.
Historia
Kasiwa aintzinatik populatua izan da eta historikoki Shimōsa probintziaren parte izan da. 1478an Sakainehara borroka famatua gertatu zen bertan.
Edo Aroan Tokugawa shogunerriak zuzenki kontrolatu zuen eta honek hainbat behortegia eraiki zituen bere armadarako zaldiak hazteko. Garai hortan padura eremuak dragatu ziren eta lursail berri ugari eskuratu zituen. Horrela Mito Kaidō errepideko posta hiri bihurtu ahal izan zen, bide honek Edo eta Mito lotzen zituen.
Meiji berrezarkuntzaren ondoren 1889an herri bihurtu zen. 1896an Tokiotik trenbidea iritsi zen eta merkatal herri bihurtu zen. 1930 hamarkadan instalazio militarrak eraiki ziren Kashiwan, batez ere aireportua eta ospitalea. Gaur egun ospitaleak oraindik bertan dirau, aireportua Bigarren Mundu Gerraren ondoren utzi egin zen.
Hurrengo hamarkadetan inguruko herrixkan bereganatu zituen eta 2008an hiri bihurtu zen. Gaur egun Tokioren lo-hiri ugarietako bat da.
Ondasun nabarmenak
- Tega aintzira.
- Kashiwa santutegia.
Iruditegia
- Tega aintzira.
- Tega aintzira.
- Kashiwa santutegia.
Senidetutako hiriak
Kanpo estekak
- (Japonieraz)(Ingelesez) Webgune ofiziala