Kashima Antlers
Kashima Antlers (japonieraz: 鹿島アントラーズ Kashima Antorāzu) Japoniako futbol talde bat da, Kashima (Ibaraki) hirikoa, Japoniako futbol liga gehien irabazi dituena, zortzi garaipen hain zuzen ere. 2016an FIFAren Kluben arteko Munduko Kopako finala jokatu zuen eta 2018an Asiako Txapelduna izan zen.
Sorrera | 1947 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Futbol zelaia | Kashima Soccer Stadium edukiera: 40.728 lagun inaugurazioa: 1992 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Shigeru Ibata | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Antônio Carlos Zago | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Japoniako 1 maila | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2023 | 5.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | http://www.so-net.ne.jp/antlers/ | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Historia
1947an sortu zen taldea Osakan Sumitomo Metal Industries, Ltd izenarekin. Amateurra zen Japoniako ligan aritu zen hasieratik eta 1975ean kashimara aldatu zuen egoitza.
1992an liga profesionala abiatu zenean Sumimoto izena utzi eta gaur egungo Kashima Antlers izena hartu zuen. Garai hartan ligak bi fase izaten zituen eta Zico jokalari brasildar ezaguna entrenatzaile izanik ligaren lehen fasea irabazi zuen. Liga irabazteko ordea fase bakoitzeko txapeldunen arteko finala jokatu behar izaten zen eta Tokyo Verdy nagusitu zitzaion.
1996an lortu zuen lehenengo liga, eta 1997an kopa, Ligako kopa eta superkopa eskuratu zituen. Hurrengo urteetan talderik arrakastatsuena bihurtu zen Japonian, ez ordea Asiako txapelketetan, 1999ko Asiako Errekopako hirugarren postua du aipagarriena. 2000an denboraldi bikaina burutu zuen Liga, kopa eta Ligako kopa eskuratuz.
2007 eta 2010 artean hiru liga eta bi kopa irabazi zituen taldearen garai onena bihurtuz. 2016an berriz ere txapelduna izan zen eta FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa jokatu zuen finaleraino iritsiz. Real Madrilek luzapenean gainditu zuen. 2018 urtean Asiako Txapelduna izan zen eta Munduko Kopa jokatu zuen.
Palmaresa
Japonian: 25
- Japoniako liga (8): 1996, 1998, 2000, 2001, 2007, 2008, 2009, 2016.
- Enperadorearen Kopa (5): 1997, 2000, 2007, 2010, 2016.
- Ligako Kopa (6): 1997, 2000, 2002, 2011, 2012, 2015.
- Superkopa (6): 1997, 1998, 1999, 2009, 2010, 2017.
Nazioartean: 4
- FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa
- Txapelduna (0)
- Finalista (1): 2016.
- Laugarrena (1): 2018.
- AFC Txapeldunen Liga (1): 2018.
- A3 Txapeldunen Kopa (1): 2003.
- Japonia/Hego Amerika Kopa (2): 2012, 2013.