Kasete

Kasetea, zehatzago audio-kasetea (Hego Euskal Herrian zinta ere deitua) audioa modu analogikoan grabatu eta erreproduzitzeko zinta magnetiko bat da, plastikozko kaxatxo baten barruan sartuta, kopuru handitan 1960ko hamarkadatik merkaturatu zena. Musika-etxeek ekoiztu eta merkaturaturiko kaseteez gainera, zinta birjinak ere merkaturatzen ziren, norberak gailu berezietan beste kaseteak bikoiztu nahiz bere grabazioak egiteko. 1990eko hamarkadan hasi zen kaseteen gainbehera Compact Disk euskarriak ordeztuta.

Kasete bat.
Lourdes Iriondo abeslariaren kasete bat bere kutxa ondoan duela, garaiko irrati batekin.

Kasetearen teknologia, zinta magnetikoen teknologia, beste arlo batzuetarako ere erabili da, hala nola bideoa grabatzeko nahiz informatikan datuak gordetzeko (adibidez, 1980ko hamarkadako bideo-joko asko audio-kaseteen itxurako kutxatxoetan merkaturatzen ziren).

Kanpo estekak

Wikiztegian orri bat dago honi buruz: kasete .
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.