Kaseda

Kaseda[3][lower-alpha 1] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Zangozerria eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 51,9 kilometrora. Altuera 367 eta 889 metro artekoa da, eta 85,61 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtea 969 biztanle zituen.

Kaseda
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Kaseda zubitik ikusia, Aragoi ibaiaren gainean
Kaseda bandera
Bandera

Kaseda armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Zangoza
EskualdeaZangozerria
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
BarrutiaAgoitz
Izen ofiziala Cáseda
Alkatea
(1999-2023)
Jesus Esparza Iriarte
(San Zoilo)
Posta kodea31490
INE kodea31069
Herritarrakasedar
Geografia
Koordenatuak42°28′15″N 1°21′49″W
Azalera85,61 km²
Garaiera367-889 metro
Distantzia51,9 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria969 (2023:  23)
alt_left 485 (%50,1)(2019) (%50,5) 489 alt_right
Dentsitatea11,32 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 21,71
Ugalkortasuna[1] 38,65
Ekonomia
Jarduera[1]% 71,77 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 7,51 (2013)
Euskara
Eremuaeremu ez-euskalduna
Euskaldunak[1][2]% 7,40 (2018: %2,96)
Datu gehigarriak
Webguneawww.caseda.es

Kaseda Aragoi ibaiaren ezkerraldean dago, Peñako mendilerroaren azpian, Zangozerritik eta Pirinioetatik Erriberara eta Bardeara doazen bideek bat egiten duten tokian. Espero zitekeena ez bezala, mendilerroa zeharkatzen dute, ibaiaren ertzetik jarraitu beharrean. Erdi Aroko herri gotortu bat da, muino baten gainean kokatua, ibaiaren pasabidea zaintzen duena eta, Galipentzu ondoan, Zangozaldeko sarrera hegoaldetik. Bere lurretan San Isidro del Pinar dago, sortu berria den herria. Kaseda Nafarroako Gorteetan jarlekudun hiria izan zen.

Bertako biztanleak kasedarrak dira.

Izena

Kaseda beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[4]

  • Caseda (905)
  • Carreda (1101)
  • Cassedam (1192)
  • Casseda (1230)
  • Quasseda (1268)
  • Caseda (1319)
  • Casseda (1366)
  • Caseda (1534)
  • Caseda (1802)
  • Kaseda (1926)
  • Kaseda (1989)

Etimologia

Kaseda ez da euskal toponimoa, baizik eta nafar erromantzetik datorrena. Mikel Belaskoren ustez, zalantzazkoa da, baina casa ("etxe") + -eda (atzizki ugari) izan liteke. Ricardo Zierbideren iritziz, erromantzea da argi eta garbi, baina ez du etimologiarik ematen. Julio Caro Barojak honako hau idatzi zuen: «Pirinioetan, "casieta" "casa"-ko txikigarria da». Baina IX. mendean Caseda aurkitu genuen. -eda atzizkia landare-izenekin erabiltzen da normalean, baina bizigabeetan ez da falta, Tontaneda kasuan adibidez. Hala ere, atzizkiak tonikoa dirudi Kasedan atonoa den bitartean.

Bere izenaren jatorriari buruzko bertze hipotesi bat latinezko Cassida hitza da, "kasketa" esan nahi duena, herriko armarrian agertzen den objektua.

Patxi Salaberrik dioenez, izen bera euskaraz ere erabili zen, Leatxeko Casedavidea adibidez. Euskaltzaindiaren arabera, euskaraz herri hau izendatzeko modu zuzena Kaseda da, euskal ortografiara egokitua.

1979ko Euskal Herriko udalen izendegian, Euskaltzaindiak Gahatseta forma proposatzen zuen, 1990ean atzera egin eta Kaseda aukeratu zuen arren.

Ezaugarriak

Armarria

Kasedako armarriak honako blasoi hau du:[5]

« Hondo gorri batez eta aurrean mototsdun kasketa batez osatuta dago, urrezko bi zortzi-puntadun izarrak alboetekin. Haien azpian urrezko hiru-dorredun gaztelu bat dago. Erdiko dorrean urrezko bandera bat dago.  »

Bandera

Kasedako banderak Kasedako armarria dauka hondo purpura baten gainean.

Geografia

Kaseda Aragoi ibaiaren ibarrean dago, Berdungo Kanalaren eta Oibarko ibarraren artean. Zangozaldean zein Zangozerrian dago, nekazaritza-arro emankor batean, Peñako mendilerroaren azpian.

Inguru naturala eta kokapena

Herria muino batean dago, Aragoi ibaiaren ezkerraldean, San Pedro mendiaren magaletik gertu. Herritik urrutira ikus daiteke, eta mendebaldetik ekialdera: Uxueko mendilerroa (Galipentzu), Lergako gaina, Izkoko mendilerroa, Leireko mendilerroa eta Peñakoa. Udalerriaren hegoaldean San Pedro mendia dago, ekialdetik mendebaldera zeharkatzen duen Peñako mendilerroaren zati gisa. Ikuspegi hori engainagarria izan daiteke, Kasedaren hedadura gehiena Peñako mendilerroaren hegoaldean baitago. Horregatik, iparraldetik hegoaldera erliebe-unitate batzuk bereiziko ditugu.

Oibarretik datorren errepidetik sartuta, terraza batzuk aurkituko ditugu, beherantz doazenak Aragoi ibaiaren pareraino. Herrira iritsita, Peñako mendilerroaren inguruak hasten dira. Mendilerro horrek ekialdetik mendebaldera zeharkatzen du udalerria, eta poliki jaisten da hegoaldeko oinaldera, non hedadurarik handiena ikusten den. Lautada da erliebe nagusia, Kasedako El Pinar mendiaren goraguneek hautsita (592 m), San Isidro del Pinar herriaren parean. Udalerrian Donamartiri Zibitatela hustuta dago.

Klima eta landaredia

Kasedako klima mediterraneo kontinentala da. Urteko batez besteko prezipitazioak 400–600 mm inguru dira, eta 60-100 egunetan jausten dira, batez ere udazkenean eta udaberrian. Urteko batez besteko tenperatura 12 °C eta 14 °C artekoa da, udan tenperaturak 35 °C ingurura igo eta neguan 0 °C gradura jaisten dira.

Neguak hotzak eta euritsuak dira, eta udak beroak eta lehorrak. Aldaketa termikoak nahiko handiak dira, eta udaberriko eta udazkeneko egun batzuetan tenperatura maximoaren eta minimoaren artean 20 graduko aldea egon daiteke.

Estazio meteorologikoa

Kasedan dagoen, itsasoaren mailatik 439 metrora, Nafarroako Gobernuak 1974n jarritako estazio meteorologikoa dago.[6]

    Datu klimatikoak (Kaseda, 1974-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 17.5 21.7 27.0 29.5 35.0 39.0 44.0 42.0 40.0 32.0 28.0 18.0 44.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.0 11.4 14.9 16.8 21.4 26.9 30.4 29.9 25.4 19.6 13.2 9.6 19.0
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.3 6.7 9.6 11.5 15.6 20.2 23.0 22.8 19.0 14.4 9.0 5.9 13.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.5 2.1 4.3 6.3 9.9 13.5 15.7 15.6 12.6 9.1 4.9 2.2 8.1
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -12.0 -11.0 -8.5 -2.0 1.5 4.5 8.5 5.0 3.5 -1.0 -8.8 -10.0 -12.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 39.4 34.8 34.6 64.8 53.6 40.2 30.3 32.4 57.3 69.5 59.3 52.4 568.6
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 29.0 24.0 40.7 51.5 48.0 43.2 50.0 66.0 143.7 63.0 48.0 46.0 143.7
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 8.3 7.7 6.8 9.8 9.6 5.7 4.7 4.2 6.0 9.1 6.6 9.2 91.1
Elur egunak (≥ 1 mm) 0.7 0.8 0.5 0.0 0.0 0.0 0.1 0.0 0.1 0.0 0.0 0.0 0.1
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[7]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia

Erdi Aroa

Kaseda Oibar ibarreko udalerrietako bat izan zen Erdi Aroan zehar. Izarbeibarreko kronikaren arabera, Eneko Arista Nafarroako lehen erregeak gotortu zuen. Ondoren, XII. mendearen amaieran, gaztelua eraiki zen, eta haren hondakinak gaur egun arte iraun dute. Bere helburua muga defendatzea izan zen Aragoiko inbasio kasuetan.

1129an Alfontso I.a Nafarroakoa erregeak Daroca eta Soriako foruak eman zizkien kasedarrei, gaur egun udaleko artxiboan gordetzen den dokumentu baten bidez XII. mendean, herriak Aragoiko mugaren edukitza bat eratu zuen, eta Semeno Oibarkoa (1157) eta Gartzea Almorabide (1237) handiki garrantzitsuen ardurapean egon zen. Herritarrek urtean 6485 soldatako zentsua zor zioten Nafar Koroari, errota, sotoak, mendiak eta beste termino komun batzuengatik.[8]

Herriak bere elizako patronatuari uko egin zion Tibalt II.a Nafarroakoaren alde 1263n eta Filipe II.a Nafarroakoa erregeak Iruñeko katedralari utzi zion 1320n. Iruñeko gotzainak kabildoaren ospitaletegiari esleitu zizkion eliza horren errentak 1324n.

1413an Karlos III.a Nafarroakoa erregeak herritarren kaperatasuna onartu eta berretsi zuen. Joan II.ak, herriak gerretan emandako laguntza eskertzeko, jarlekua eskaini zion Kasedari Nafarroako Gorteetan, Kaseda udal on izendatuta. Horrez gain, bere alkatea izendatzeko eta asteroko merkatu bat antolatzeko eskubidea eman zizkien. Merkatua asteazkenetan antolatzen zen. Eskubide haiekin batera, kasedarrak herritar libre deklaratu zituen.[9]

Kaseda Aragoiko Erresumaren mugatik gertu zegoen, eta horregatik, erresuma horren aurkako gerretan, Nafarroako Erresumako gotorleku izan zen. Gaur egun, antzinako harresiaren eta dorretxearen aztarnak ageri dira Kasedako enparantza nagusiaren alboan. Antzina, gaztelua izan zen herriaren gunerik altuenean.

Aro Modernoa

1512an Gaztelak Nafarroa Garaia konkistatzean, herritarrek Albako dukearen esana bete zuten, eta honek udalerriko pribilegio eta ohiturak betetzen jarraituko zuela agindu zuen. Horrez gain, Kasedak Nafarroan jarraituko zuela agindu zuen.

1521ean, Nafarroako eta Frantziako gizonez osaturik eta Azparrozeko jaunak zuzendurik, armada batek Nafarroa Garaia birkonkistatzeko saioa egin zuen. Gaztelako armadak eta Naiarako duke erregeordeak Iruñetik ihes egin behar izan zuten, erasoa zela eta. Kasedako, Zangozako eta Esako herritarrek Esako zubian Kalagorriko konpainiari eraso zioten.[8]

Hala ere, Asparrosko jaunak Noaingo borroka galtzean, Naiarako dukeak Nafarroa Garai osoa berriz kontrolatzea lortu zen. Horren ondoren, Gaztelako okupatzaileen aurka egindakoetan lagundu zutenak epaitu eta zigortu zituzten, horien artean kasedar batzuk.

Aro Garaikidea

1800. urtean, bi harriko irin-errota bat zuen. Landetan lekaleak, lihoa eta kalamua landatzen ziren; olibadiak, mahastiak, garia, garagarra, oloa, zekalea eta artoa. Larreetan 10 000 abelburu artile eta txabere inguru zeuden, 7 000 herritar; gainera, 1 000 behi, zaldizko eta mandar abelburu mantentzen ziren ibai ondoko bi sototan. Gainera, igeltsuzko harrobiak eta ur mineralen iturri bat zituen.[8]

Napoleonen inbasioan, Javier de Minaren soldaduetako batzuek Kasedan hartu zuten ostatu. 1810eko abenduaren 26an, soldaduek jazarrita ihesean zebiltzan soldatu frantsesak erreka igarotzen saiatu ziren Caparrosorako bidean, baina kasedarrek zubirako bidea itxi egin zuten.

1850. urtean bi eskola zeuden, bat 90 mutikorentzat, urtean 4000 errealeko zuzkidurarekin, eta beste bat neskatoentzat, zeinetara 80 joaten ziren eta irakasleak 120 gari-lapurreta jasotzen zituen urtean. Hiribilduak bi dehesa zituen; errotak bi ziren eta pattarren fabrika bat eta manta eta alforjen fabrika bat zituen.[9]

Kasedako ospitalea Santa Vera Cruz eta Andre Mariaren kofradiei eman zitzaien 1722an. Ospitale-Eskola berri bat 1921ean inauguratu zen. Arrazoi higienikoak zirela medio, eraikin berri bat eraiki zen ostatuarentzat soilik, eta eraikin hori Gurutzeko Erlijiosoen garesti geratu zen.

Demografia

2023 urteko erroldaren arabera 969 biztanle zituen Kasedak.[10]

1842 1857 1860 1877 1887 1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2011 2021
869 1579 1615 1554 1549 1573 1581 1657 1722 1869 1898 1950 1830 1345 1145 1124 1053 1024 952
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ekonomia

Kasedan, Viscofan enpresa sortu zen 1975ean. Talde horrek zelulosika-bilgarrietarako produktuak ekoizten eta merkaturatzen hasi zen fianbreetarako. Fundatzaileak Jaime Echevarría Abona eta Leopoldo eta Luis Michelena anaiak izan ziren.

1986tik aurrera, munduko bilgarriak ekoizten zituen enpresa handienetako bat bihurtu zen, burtsan kotizatu eta nazioartean hedatuz. Taldearen egoitza Arangurengo Taxoaren badago ere, gaur egun Kasedan mantentzen da taldearen eta bilgarrien munduko industriaren ekoizpen-zentrorik osoena eta aurreratuena, zelulosika, kolageno eta fibrosaren estrusio- eta plisatze-plantekin eta nanopack plastikoekin.

Lantegi honek 700 lanpostu zuzen inguru sortzen ditu eta, beraz, dinamismo ekonomiko handia zeharkako industrien eta zerbitzuen artean.

Politika

Kasedako udaletxea herrigunean dago, eta idazkaria, era berean, Galipentzuko Udalako idazkaria da. Udalbatza udalerriko alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute. Egungo alkatea Jesus Esparza Iriarte da, San Zoilo zerrendako hautagai gisa aurkeztu zena.

Udal hauteskundeak

Alderdia Legealdiko eserlekuak, hasiera-urtearen arabera
1979 1983 1987 1991 1995 1999 2003 2007 2011 2015 2019
San Zoilo - - - - - 7 6 5 5 5 4
Kasedako Langileak 5 5 3 4 - 2 3 1 2 4 3
Nafarroako Alderdi Sozialista - - - - - - - - 2 - -
Kasedako Elkarte Popularra - - - - - - - 3 - - -
Kaseda Batasunaren alde 4 4 6 5 6 - - - - - -
Kasedako Ezker Demokratikoa - - - - 3 - - - - - -

Foru hauteskundeak

Hauek dira Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen azken bi deialdiak:

2019ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
Alderdia Bozak
guztira % +/-
 Navarra Suma 303 44,43 -
 Nafarroako Alderdi Sozialista 152 22,29 67
 Euskal Herria Bildu 84 12,32 8
 Geroa Bai 68 9,97 3
 Ahal Dugu 42 6,16 24
 Izquierda-Ezkerra 21 3,08 5
 Nafarroako Ordezkaritza Kanabikoa 5 0,73 5
 Vox 1 0,15 -
2015eko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
Alderdia Bozak
guztira % +/-
 Nafar Herriaren Batasuna 270 40,30 ?
 Euskal Herria Bildu 92 13,73  ?
 Nafarroako Alderdi Sozialista 85 12,69 ?
 Ahal Dugu 66 9,85 ?
 Geroa Bai 65 9,70 ?
 Nafarroako Alderdi Popularra 39 5,82 ?
 Izquierda-Ezkerra 26 3,88 ?
 Herritarrak - Herritarron Alderdia 9 1,34  ?
 Equo 3 0,45 ?
 Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia 2 0,30  ?
 Animalien Tratu Txarren Kontrako Alderdia 2 0,30 ?

Udala

Udalaren egoitza eta udaletxea erdialdean dago.

Lehen udaletxeari buruzko lehen aipamena 1783koa da. Merkatuaren plazan zegoen, elizaren ondoan. Kasedako lan maisua zen Antonio Navarrok eraiki zuen, aurretik zegoen eraikina handituz. Horretarako, udaletxearen ondoko etxea erosi zuten, Lino Iberoren etxea. Udaletxe zahar ura arkuz eta zutabez osatuta zegoen, eta beheko solairuan herriko merkatua antolatzen zen.

Udaletxe berria plaza berean eraiki zen, udaletxe zaharraren aurrean. Gaur egungo udaletxea, berriz,1985. urtean eraikitzen hasi zen eraikuntza modernoa da. Bi solairu dauzka, eta udal bulegoez gain, udaltzaingoaren egoitza, Bake Auzitegia, eta herriko gainontzeko azpiegiturak daude bertan. Udaletxe berria 1987ko otsailaren 5ean inauguratu zen.

  • HELBIDEA: Merkatu plaza, 2

Egungo banaketa

Kasedako Udala zinegotzik eta alkateak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Alkatea Jesus Esparza Iriarte da, San Zoilokoa. Zinegotziak 4 daude:[11]

  • Valentin Casas Olmo (San Zoilo)
  • Almudena Iturri Herrera (San Zoilo)
  • Alfredo Esparza Iriarte (San Zoilo)
  • Miguel Angel Aiape Arbe (Kasedako Langileak)
  • Itsaso Olleta Oiza (Kasedako Langileak)
  • Francisco Javier Leoz Moriones (Kasedako Langileak)

Batzordeak

Kasedako Udalan 4 batzorde ditu:[12]

  • Ogasuna
  • Hirigintza eta Landa Garapena
  • Politika Sozialak eta Etxebizitza
  • Hezkuntza, Kirola, Kultura, Gazteria eta Jaiak

Alkateak

1979tik, Kasedak 2 alkate izan ditu:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[13]
 ? 1979 1995 Kaseda Batasunaren alde
Jesus Esparza Iriarte[14] 1999 jardunean San Zoilo

Garraioa

La Veloz Sangüesina edo "Zangozar Azkarra" izeneko autobus konpainiak Kaseda Zangoza, Iruñea eta inguruko herriekin batzen ditu. Linea nagusiak honakoak dira:

Kultura

Euskara

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Kaseda atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[15]

Koldo Zuazok, 2010ean, Kaseda ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[16]

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Kaseda eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %4,43k zekien euskaraz hitz egiten, 2010ean % 4,44k eta 2018n % 7,40k.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Kaseda) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako Parlamentuan. Nafar Herriaren Batasuna ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, Nafarroako Alderdi Sozialistaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena.[17]

Kirolak

Jaiak

Ondasun nabarmenak

Kasedar ezagunak

Irudiak

Oharrak

  1. /káseð̞a/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza lehengo silaban

Erreferentziak

  • Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXXV, Iruñea, 1996. ISBN 84-235-1505-2.
  1. Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. «Kaseda - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  5. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  6. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Kaseda» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  7. Kasedako estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  8. Nafarroako Entziklopedia Handia | KASEDA. (Noiz kontsultatua: 2022-04-10).
  9. (Gaztelaniaz) «Kaseda - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-10).
  10. «Kaseda» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  11. (Gaztelaniaz) «Udalbatza» Kasedako Udala (Noiz kontsultatua: 2022-04-10).
  12. (Gaztelaniaz) «Batzordeak» Kasedako Udala (Noiz kontsultatua: 2022-04-10).
  13. (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  14. Press, Europa. (2012-08-01). «Jesús Antonio Esparzak UPNko foru parlamentari kargua hartu du» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  15. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  16. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
  17. Euskarakultur.com webguneko albistea.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.