Kasaka
Kasaka[1] edo soingaineko luzea[2][3] kanpoko jantzi bat da, gehienetan gizonezkoena, dagoeneko erabiltzen ez dena eta estututa eramaten zena. Batez ere XVII. mendearen amaieratik XIX. mendearen hasierara arte erabili zuten. Bere neurriari dagokionez, jaka buztanluze baten estilokoa zen, baina lepo zuzen eta sendoarekin.
Kasaka | |
---|---|
kaftan (en) ![]() | |
![]() | |
Kasakaren emakumezkoentzako bertsio bat egon zen, XVIII. mendean erabilitakoa, gizonezkoena baino hedadura urriagokoa. Gizonezkoetan oinarritzen zen, aurretik lotuta eta gizonezkoen antzeko irekidurekin. Hegalak motzagoak ziren aldaken pareraino.[4]
Erreferentziak
- Elhuyar Hiztegia
- «Zehazki - UPV/EHU» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
- «casaca» 5000 Adorez Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
- (Gaztelaniaz) Redondo Solance, María. (2008ko maiatza). «Casaca y chupa, traje a la francesa» Pieza del mes (Museo Cerralbo).
Kanpo estekak
![]() |
Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.