Kartoizko kaxaren abentura

Kartoizko kaxaren abentura, jatorrizko ingelesezko izenburua The Adventure of the Cardboard Box, Arthur Conan Doyle eskoziar idazleak argitaratutako Sherlock Holmes detektibe ospetsuari buruzko kontakizun laburra da. 1893an kontakizun labur eta solte modura The Strand Magazine aldizkarian argitaratu zen. Ondoren eta urte berean, aldizkari horretan argitaratutako Sherlock Holmesi buruzko beste hainbat kontakizun laburrekin batera, Sherlock Holmesen Oroitzapenak liburuan argitaratu zen.

Kartoizko kaxaren abentura
Sherlock Holmes belarriak aztertzen. Ilustrazioa: Sidney Paget
Datuak
IdazleaArthur Conan Doyle (1893)
Argitaratze-data1893
GeneroaDetektibe eleberria
Jatorrizko izenburuaThe Adventure of the Cardboard Box
HerrialdeaErresuma Batua
IlustratzaileaSidney Paget
BildumaSherlock Holmesen memoriak eta Bere Azken Agurra

Argumentua

Londresko Croydon barrutian bizi den Susan Cushing andreak posta bidez gatzetan kontserbaturiko bi giza belarri ebaki dituen kaxa bat jaso berri du. Lestrade inspektoreak medikuntza ikasle batzuen txantxaren bat izan ote denaren susmoa du, baina halere Sherlock Holmesek krimen garrantzitsu baten froga direnaz ziur dago, eta beti bezala bere azalpenen argumentuek denek arrazoi duela onartaztera bultzaraziko ditu. Hainbat galdeketa eta behaketen ondoren, Holmesek zer gertatu den badakiela uste du, eta Watson doktorearekin batera frogarazteari ekingo dio.

Ikus gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.