Karrantza (ibaia)
Karrantza[1] Bizkaiko mendebaldean kokatuta dagoen ibaia da, eskuinaldetik Asónen (Kantabria) ibaiadarra dena[2].
Karrantza (ibaia) | |
---|---|
Mota | ibai |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°09′32″N 3°23′56″W |
Kokapena | Euskal Herria |
Hidrografia | |
Arro hidrografikoa | Limpiasko itsasadarra |
Iturburua | Karrantza |
Bokalea () | Ramales de la Victoria |
Kantauriar isurialdeko ibai honek izen bereko haran zabala sortzen du.
Ibilbidea
15 kilometroko luzera eta 122 km²ko azalerako azpiarroa ditu. Cuadro eta Escaleras ibaien lotunean[3], Torcachas auzoaren hego-ekialdean, jaioa, hasieran Callejo ibaiaren urak datozkio[4]. Behin Kantabrian sartuta Gibaja inguruan eskuinaldetik Asonen du ahoa[5].
Geomorfologikoki hiru terrazako sistema du[6].
Ibaiadarrak
- Ezkerraldetik: Ordunteko mendilerrotik datozen Presa, Cuadro eta Escaleras errekek Concha auzoan Mayor ibaia sortzen dute, Ambasaguasen Karrantza ibaiarekin bat egiten duena.
- Eskumaldetik: Raneroko haitzetatik datozen Callejo eta Rioseco errekak datozkio.
Ikus, gainera
- Bizkaiko ibaiak
Erreferentziak
- Euskaltzaindia: 166. araua: Euskal Herriko ibaiak.
- Auñamendi Entziklopedia: Carranza
- Alfonso García de Cortázar Ruiz de Aguirre, Joseba Aguayo Fernández "Influencia-efluencia del rio carranza a su paso por la unidad Peña Ranero-Valseca" Jornadas sobre el Karst en Euskadi, 1. Liburukia, 1986, 81-88. orr.
- www.bizkaia.net: Karrantza
- El río Asón
- Prieto, Jesús O. , Vidal, Roberto , Cantero, M.A. , Ortiz, J. , Torres, T. (2001) "Estudio geomorfológico de la zona inferior del Valle de Carranza. Alrededores de la Cueva de Santa Isabel de Ranero, Bizkaia, País Vasco" Donostia: Munibe. Natur Zientziak, Aranzadi Elkartea ISSN: 0214-7688 online
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.